bidean web

Talde oñatiarrak sekulako arrakasta izan du bere bigarren itzuleran: sarrera guztiak salduta eskaini ditu Denboraren orbainak birako kontzertu gehienak. Oraingoz, emanaldi bakar bat geratzen zaio Euskal Herrian, Biarritzeko Atabal aretoan, martxoaren 7an, eta hor ere ez da sarrerarik gelditzen. Horiek horrela1, laster argitaratuko ditu bigarren birako datak, hau da, udaberrirako eta udarako kontzertuen zerrenda. Latzenek taldea desegitea erabaki zuen 1999an, baina 2007an berriro batu zen eta kontzertu-bira bat egin zuen Euskal Herrian. Bigarren aldi honetan, aldiz2, disko berria ekartzeaz gain, Euskal Herritik ere irten da.

bidean web

505pierpaul

XÜBEROA 25
Pier Paul Berzaitz
Elkar, 2025

Zuberotarraren hamargarren lanak hamabi kanta eta pieza musikal bat biltzen ditu. Baionako Kontserbatorioko lau musikari izan ditu kolaboratzaile: Delphine Morel (txeloa), Marin Bea (kontrabaxua), Patrick Prunel (biolina) eta Marie-Hélène Gastinel-Maya (perkusioak). Bere testuez gain, Itxaro Borda, Jean-Louis Davant, Xabier Lete eta Jean-Michel Bedaxagarren olerkiak ere baliatu ditu.

505arima
EZ DAGO AMOR
Arima
Bonberenea Ekintzak, 2025

Paule Bilbaoren bakarkako Arima proiektuko laugarren lana da hau. Aldaketa nabarmena: aurreko diskoen izaera etereoa eta melodikoa atzean utzita, lurralde askoz gordinago3 eta biziagoan murgildu da, hizkuntza zuzenagoaz, eta eraldaketarako4 eta arrisku artistikorako gaitasuna erakutsi du. Berak konposatu eta idatzitako sei abestiz osaturiko LP hau, beraz, haustura5 artistikoa da, hein batean6.

1. Horiek horrela: así las cosas (es), dans ce contexte (fr).
2. Aldiz:
por el contrario (es), par contre (fr).
3. Gordin:
crudo, -a (es), brut, -e (fr).
4. Eraldaketa:
transformazio, bilakaera.
5. Haustura:
ruptura (es), rupture (fr).
6. Hein batean:
en cierta medida (es), d'une certaine manière (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.