Iban Urizar Amorantek Ez Dot Amaitu diskoa kaleratu du. Bere ibilbidean, musikari gipuzkoarrak etengabe egin izan dizkio keinuak euskarazko herri-kantagintzari, bere lan guztietan antzeman daiteke euskal kantagintza berriari eta/edo bertsolaritzari buruzko zantzuren1 bat. Bada, oraingo honek euskararen eta euskal kulturgintzaren historian berebiziko2 garrantzia izan zuen mugimenduaren oihartzuna3 dakar: Ez Dok Amairu. Ardura da diskoko zortzi kantak lotzen dituen haria: jasotakoari eta utzitakoari erantzuteko ardura, maitatzeari, musikari, memoriari, minari edo ondareari⁴ lotutako ardura, zaratatik eta ereduetatik urruntzeko ardura eta desira... 

SIAMESA
Ibon Salaberria
Gaztelupeko Hotsak, 2026

Urteetan diskografikoki isilik egon ondoren, bederatzi abestiz osatutako diskoa besapean⁵ hartuta itzuli da musikari gipuzkoarra. Bakarkako bere lehen lana da, eta bera arduratu da album honetako kantak abesteaz, baita gitarra eta harmonika jotzeaz ere. Haatik⁶, funtsezko⁷ bi laguntzaile izan ditu ondoan: Josu Elberdin piano-jo­tzailea eta Maider Zapiain biolontxelo-jotzailea. 


ZERUAK ETA SABAIAK
Kattalin eta nenufarrak
Egilea editore, 2026 

Zeren azpian zaude zu? Zer zeru eta zer sabai⁸ dauzkazu gainean? Zenbateko distantziara? Zer kabitzen zaizu hor? Taldekideek horrelako galderak izan dituzte buruan lehen lan luzea osatzerakoan (Hubble EPa plazaratu zuten 2003an). Emaitza bederatzi abestiz osatutako diskoa da, Zestoako Gaztain estudioan grabatua. Doinuak taldearenak dira; hitzak, berriz, Sara Iriarte Lasa abeslariak idatzitakoak.

1. Zantzu: indicio (es), indice (fr).
2. Berebiziko: enorme (es), énorme (fr).
3. Oihartzun: repercusión (es), répercussion (fr).
4. Ondare: legado (es), légation (fr).
5. Besapean: beso azpian.
6. Haatik: hala ere, alabaina, dena den.
7. Funtsezko: fundamental (es), fondamental, -e (fr).
8. Sabai: techo (es), toit (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.