Iban Urizar Amoranteren Harri Herri Har lan berria iraupen laburreko bi diskoren eta lan luze baten ostean dator. Aurrekoa legez, Forbidden Colours diskoetxearekin argitaratu du, eta bertan kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia ageri dira. Bestak beste, Harkaitz Cano eta Odei Barroso izan ditu lagun (lehenak Erreka kantaren hitzak idatzi ditu, eta bigarrenak, Ez dira izenekoarenak), baita Bilintx bera ere (Pobrearen suertia bertso sortatik atera du abestia Amorantek, gizartea ez dela hainbeste aldatu erakusteko). Musikari bikainak ere eduki ditu ondoan: Felix Buff eta Hasier Oleaga bateria jotzaileak, Hatxeren pianoa, Xabier Zeberioren hariak, Los Sara Fontan bikoa, Amaia Mirandaren gitarra... Kantak Bilboko Mala Estrata estudioan grabatu ditu Aitor Etxebarriak, Azpeitiko Dinamoan grabatutako Ez dira izan ezik.

481liher

LIHER taldeak, etenaldi luzea egingo duela iragarri ondoren, hiru kontzertu eskainiko ditu jarraitzaileak agurtzeko: urtarrilaren 26an, Gasteizen; otsailaren 15ean, Bilbon; eta martxoaren 2an, Donostian. Taldea bere esentziara itzuli zen joan den irailean, hardcorea eta punka nahasten dituen Hortzak kantuarekin. Abesti frenetikoa, otsailean plazaratu zuen Eramaten balada melodiko  progresiboaren ondoan. Bi abestiokin osatuko duten zazpi hazbeteko biniloa, Versus, Durangoko Azokarako egongo da prest.

481verdeprato

ADORETUA
Verde Prato
PlanBrecords, 2023

Verde Pratok zazpi abestiz osatu du bere azken albuma. Argitsua da, musikariaren aurreko lanek izan ez duten moduko argia du. Izan ere, disko honetan alde batera utzi du aurreko proposamenen kontzeptualizazioa, esperientzia pertsonalak eta gai unibertsalak lantzeko, hala nola maitasuna, erotismoa, desengainua, familia, haurtzaroa eta munduarekiko topaketa, bakardadea, ametsak… Artistaren eboluzioaren berrespena.

481sustraien

 

SUSTRAIEN MATXINADA
Gorka Hermosa/Garikoitz Mendizabal
Elkar, 2023

Hermosak eta Mendizabalek, XXI. mendeko euskal musika tradizionala modernitatearekin lotzeko, bi musikari handi izan dituzte lagun: Carles Benavent eta Tino di Geraldo. Emaitza harrigarria lortu dute folklorearen, jazzaren eta musika klasikoaren arteko distantziakidetasunari eutsiz; baita ere euskal eta iberiar penintsulako erritmoak eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren konplexutasuna bateratuz.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.