Eider Rodriguez ipuinetara itzuli da

Azken urteetan saiakera bat (2019) eta nobela bat (2021) argitaratu ostean, Oreretako idazleak sei narrazio labur batu ditu Dena zulo bera zen liburuan (Susa). Hala, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuenetik, gehien jorratu duen generora itzuli da. Oraingoan, uda minak1 eman dio izena lehen istorioari: Kanikula. Ez alferrik; izan ere, hori da sute arrisku handieneko urte-sasoia, askotan giro itogarria2 sortzen duena. Liburu honetan hedatzen3 den paisaia bezalakoa, hain zuzen ere, non egia bilatu eta landu nahia den protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua... Idazleak berak liburuaren aurkezpenean adierazi bezala, “normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona” utzi nahi izan du agerian.

Hector, euskaltegiko A2 mailako ikaslea
Andoni Tolosak idatzi eta Mattinek ilustratutako liburua da Puzzle bat osatzeko moduak (Elkar). Hector da protagonista nagusia, euskaltegian A2 mailan dagoen ikaslea. Ariketak egin, akatsak zuzendu, ikaskide berriak ezagutu… Ikasturte hau gramatika eta lexikoa baino askoz gehiago izan da, eta Hectorrek egunerokoan4 jaso du guztia: ikasgelako dinamika, harremanak… Batzuetan, euskaldun sentitu da Hector; beste batzuetan, aldiz, estralurtar. Baina zer polita den euskaltegiko unibertsoa!


ERLEEN AZKEN ZIZTADA
Kepa Iribar
Erein, 2025
Aitor Letamendia detektibea eta
Ertzaintzako ofizial Edurne Rodriguez, konplot arriskutsu baten erdian harrapatuta. Bigarren Mundu Gerrako oroitzapenak gaurko tentsioekin bat eginda. Eleberri bizi eta zirraragarri5 honek agerian uzten ditu gure gizarteko itzalak6: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak7, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra.
1. Uda min: canícula (es), canicule (fr).
2. Itogarri: asfixiante (es), asphyxiant, -e (fr).
3. Hedatu: extenderse (es), (s')étendre (fr).
4. Eguneroko: diario (es), journal (fr).
5. Zirraragarri: emocionante (es), palpitant (fr).
6. Itzal: sombra (es), ombre (fr).
7. Gehiegikeria: abuso (es), abus (fr).
