Hondartzan bozgorailuak erabiltzea debekatuko zenuke?
Lekeitioko Udalak bozgorailuak debekatu ditu hondartzan: musika entzun nahi duenak entzungailuak erabili beharko ditu. Elkarbizitza bermatzeko hartu du erabakia, aurreko urteetan kexa eta ika-mika ugari sortu zirelako, jendeak hondartzan musika bozgorailuetan entzuten duelako eta ingurukoak gogaitzen dituelako. Hemendik aurrera, debekua betetzen ez duenak 50 eta 300 € bitarteko isuna jasoko du. Ados zaudete hartutako neurriarekin?
Zarauzko AEK-ko C1 mailako taldea
1. Jaume
Ez zait iruditzen debekatzea denik irtenbidea, gizartean enpatia landu beharko litzateke.
2. Iker
Bai, baina lehenago abisuak eman beharko lirateke.
3. Maialen
Bai, jendea erlaxatzera joaten da hondartzara eta bozgorailuek ez dute laguntzen.
4. Josu
Ez nuke debekatuko; nire ustez, kontrol eta errespetuarekin denetarik egitea dago.
5. Laura
Ni isunen kontra nago, astakeria iruditzen zait gazte bati hainbeste diru eskatzea.
6. Aintza
Debekatu baino lehen, musika jartzen duenak kontrolatu beharko luke bolumena. Hau da, ez du gehiago gozatuko musika altu izateagatik.
7. Raul
Ondo iruditzen zait, inork ez duelako zertan entzun zure gustuko musika. Azkenean, besteak errespetatu behar dira.
8. Irati
Ez, irtenbidea muga jartzea da eta, gainera, ez dut uste udaltzainak hondartzan bertan isunak jartzen hasiko direnik, beldurtzeko besterik ez da.