Arg.: Iñaki ZAPIRAIN RETEGI
Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi, 36 urteko emakumea, eta alboan daukan mutil gaztea ez da “bere Axi”. Hori ikusita, pentsamenduak korapilatu egingo zaizkio nobela honetako protagonistari, bezperan edandako marrubizko tekila txupitoak sabelean bezalaxe. Egoera horretatik abiatzen da Goiatz Labandibarren lehen eleberria: Bekatua (Erein). Tragikomedia kutsua dauka kontakizunak, egoera berriak hankaz gora jarriko baitu Garaziren ordura arteko bizimodua: bere harremanak, ziurtasunak eta uste guztiak. Bera da eleberriko protagonista bakarra, Axi bikotekidea eta ondoan duen Mattin gaztea bigarren mailan baitaude. Narrazio laburren bildumak argitaratu ditu orain arte Labandibarrek, eta hauxe du aurreneko eleberria, 2021ean Ramiro Pinilla nobela laburren saria irabazi zuena.

482pipi

DIMISIOA (Susa) izenburua jarri dio Juan Luis Zabalak bere liburu berriari. Zientzia fikziozko argitalpenak 15 ipuin biltzen ditu: gizakiak dimititu egin du eta mundua AGK Agintaritza Global Konputarizatuaren eskuetan gelditu da. Euskal Herri independentea, polizia androideak, umeak zituenik ez zekien aita, Bowieren itzala, Marteko margolari heldua, adimen artifizialaren meneko editorea eta beste gurutzatzen dira liburuan. Irakurlearen esku distopia goxoa ala utopia tristea den erabakitzea.

482cayohueso

CAYO HUESO
Oihane Amantegi
Elkar, 2023

Cayo Hueso uhartean, Antillen erdian, bizi da otarrainak arrantzatzen istorioa kontatzen duen kapitain zaharra. Eta hantxe agertuko dira nobelako gainerako protagonistak ere: Virgil musika kritikaria, Maudey jazz kantaria bere bandarekin... Maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna

482manaslu

MANASLU NEGUAN
Alex Txikon
Sua, 2023

“Tontorrean sentituriko emozioren bat deskribatu beharko banu, ez nuke esango poza denik. Bazen hil ala biziko momentu bat. Epikarik ez dago hor”. 2023ko urtarrilaren 6an heldu zen Alex Txikon Manasluko tontorrera, aurretik huts egindako bi espedizioen ostean. Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinistak xaloki hitz egiten dio irakurleari bere sufrimendu, beldur, poz eta une hunkigarriez.

 

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.