heltzear web

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos. Gidoia: Will Tracy, Jang Joon-hwan. Aktoreak: Emma Stone, Jesse Plemons, Aidan Delbis. Irlanda, 2025.

ISTORIOA: Bi gazte konspiranoikok enpresa handi bateko burua bahituko dute, Lurra suntsitu nahi duen estralurtarra delakoan. Hego Koreako Jigureul jikyeora! (ingelesez, Save the Green Planet!) filmaren remakea da.

ONENA: Lanthimosek hain berezkoak dituen ezaugarriak ageri dira bai narratiban bai irudian bai musikaren erabileran; akaso, oraingoan ez hain muturreko eta probokatzaile, baina bai iradokitzaile1 eta ziztatzaile2. Hala, film zirikatzailea topatuko dugu, jostaria, ironikoa eta, nola ez, ikusleari ezinegona sortuko diona.

TXARRENA: Batzuk ahoan irri txikia, kasik irrikaitza3, aterako dira zinema aretotik. Beste batzuk, aldiz, irriñoaz baino, mutur oker xamarraz.

NABARMENTZEKOA: Hiru protagonisten lana aparta da, batez ere Plemonsena.

Eñaut Mitxelena

1. Iradokitzaile: sugerente (es), séduisant (fr).
2. Ziztatzaile:
mordaz (es), mordant (fr).
3. Irrikaitz:
sonrisa sarcástica (es), sourire sarcastique (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.