Zuzendariak: Javier Calvo eta Javier Ambrossi. Gidoia: Javier Calvo, Javier Ambrossi, Alberto Conejero. Aktoreak: Guitarricadelafuente, Miguel Bernardeau, Carlos González, Milo Quifes, Lola Dueñas. Espainia, 2026.

Istorioa: Hiru garaitako hiru gizon homosexualen istorioak lo­tzen ditu filmak, Espainiako Gerra Zibila eta Federico García Lorcaren La bola negra antzezlana, amaitu gabe utzi zuena, hari gisa hartuta.
Sariak: Cannesko zinema-jaialdian aurkeztu zutenetik, esne-mamitan1 izan da pelikula. Calvok eta Ambrossik zuzendaririk onenaren saria jaso zuten zinemaldi hartan, eta Donostiakoan zein Torontokoan, berriz, publikoarena. Oraindik ere iritsiko zaiz­kio gehiago filmari, ziur. 
Onena: Ikusgarri eta dotorea, hiru istorioak ongi josten ditu; kontakizunak erraz lotzen du ikuslea, tarteka zirrara2 ere eraginez. 
Txarrena: Kontu batzuk mastekatuegi erakusten ditu, sobera ageriko eta errepikakor. Bestalde, Gerra Zibilari heltzeko moduak eztabaida sor dezake, are gehiago bizi ditugun garai nahasi eta ilunotan.

Eñaut Mitxelena

1. Esne-mamitan: arrakasta handiz, arrakastatsu.
2. Zirrara: emoción (es), émotion (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.