heltzear web

Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azua. Gidoia: Alauda Ruiz de Azua. Aktoreak: Patricia Lopez Arnaiz, Blanca Soroa, Nagore Aranburu, Miguel Garcés. Espainia, 2025.

Istorioa: Ainara 17 urteko neska eskola katoliko batean ari da ikasten, eta bere familia ezustean1 harrapatuko duen erabakia hartuko du: klausurako moja bihurtu nahi du.
Sariak: 2025ean estreinatu zen, baina Goya sarietan bost sari nagusi irabazi izanak zinema-aretoetara ekarri du berriro.
Onena: XXI. mende betean erlijio-bokazioa bazterreko2 gaitzat har daitekeen arren (zer esanik ez klausura: anakronikoa ez ezik, ezin harrigarriagoa3 ere bada), oraindik ere polemika eragiten du; filmak sortutako hamaika eztabaida horren adibide. Gaiari sentiberatasunez4 eta aldeenganako errespetuz heldu dio zuzendariak, eta ikuslea familia baten gorabeheretan murgilduz eztabaida horretako partaide bihurtzen du.
Nabarmentzekoa: Aranbururen lana, aparta: hark gorpuztutako moja beldurrezko saga baterako protagonista bikaina litzateke.

Eñaut Mitxelena

1. Ezustean: por sorpresa (es), par surprise (fr).
2. Bazterreko:
marjinal.
3. Ezin + -ago:
extremadamente (es), extrêmement (fr).
4. Sentiberatasun:
sentsibilitate.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.