Zuzendaria: Hlynur Pálmason. Gidoia: Hlynur Pálmason. Aktoreak: Saga Garðarsdóttir, Sverrir Gudnason, Ída Mekkín Hlynsdóttir, Grímur Hlynsson, Þorgils Hlynsson. Islandia - Danimarka - Suedia - Frantzia, 2025.

Istorioa: Magnus eta Anna senar-emazteak banandu berri daude. Anna hiru seme-alabekin bizi da Islandiako landa-eremuan, eta urtaroak igaro ahala familiak banaketa nola bizi duen ikusiko dugu.
Onena: Umore-zipriztinak eta surrealismo-tantak tartekatuta, familiaren egunerokotasunari gertutasunetik eta samurki1 erreparatzen dio filmak, etendako harremanak protagonistengan sortzen dituen sentimenduak zalapartarik gabe erakutsiz. Pálmasonek bere lanetan hain ohikoa duen moduan, paisaiak eta naturak aparteko eta berezko2 presentzia dute.
Txarrena: Pausatua eta bisualki ikusgarria, kontakizunak ez ditu ohiko bideak hartzen, eszena aski desberdinak nahasten baizik: ­orain narratiboagoak, orain kontenplatiboak... Oso iradokitzailea3 da. Ezohiko filma da, eta, ondorioz, ez edonorentzat, beharbada... 

Eñaut Mitxelena

1. Samurki: tiernamente (es), tendrement (fr).
2. Berezko: intrínseco, -a (es), intrinsèque (fr).
3. Iradokitzaile: sugestivo, -a (es), suggestif (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.