Father Mother Sister Brother

Zuzendaria: Jim Jarmusch. Gidoia: Jim Jarmusch. Aktoreak: Tom Waits, Adam Driver, Mayim Bialik, Charlotte Rampling, Cate Blanchett, Indya Moore. AEB, 2025.
Istorioa: Hiru ataletan banatuta dago filma eta, desberdinak izan arren, hirurek familiarteko harremanak dituzte oinarri. Lehen istorioa AEBetan gertatzen da; bigarrena, Dublinen; eta hirugarrena, Parisen.
Onena: Familiarteko harreman konplexuak, inkomunikazioa... ezer gertatzen ez dela dirudien bitartean, familiaren barneko kontuak aletzen ditu Jarmuschek soil1 eta sotilki2, modu minimalista eta lakonikoan, isiltasuna trebetasunez baliatuz, ironia neurtuz, patxadaz3. Esaten ez denak azaltzen dizkigu azaldu beharrekoak, eta jorratzen4 dituen gaiak unibertsalak direla erakusten dio ikusleari, keinu jolastiak5 eginez.
Txarrena: Ezer gertatzen ez dela dirudien horretan, ikusleren bat edo beste aspertzeko arriskua, batez ere Jarmuschen lana ezagutzen ez badu.
Eñaut Mitxelena
1. Soil: sinple, apaindurarik gabe.
2. Sotilki: sutilmente (es), subtilement (fr).
3. Patxadaz: lasaitasunez, presarik gabe.
4. Jorratu: tratar (es), traiter (fr).
5. Jolasti: juguetón, -ona (es), joueur, -euse (fr).
