Dead Man's Wire

Zuzendaria: Gus Van Sant. Gidoia: Austin Kolodney. Aktoreak: Bill Skarsgård, Dacre Montgomery, Colman Domingo, Myha'la Herrold, Cary Elwes, Al Pacino. AEB, 2025.
Istorioa: 1977an AEBetan gertatutako jazoera batean oinarritua dago filma. Hipoteka-maileguen konpainia batek iruzur egin ondoren, Tony Kiritsisek enpresako presidentearen semea bahitu, lepoan eskopeta bat jarri, eta lepoa eta katua1 alanbre batekin lotuko ditu. Bahitzailearen eskakizunak: immunitatea, kalte-ordaina eta konpainiako buruak barkamena publikoki eskatzea.
Onena: Girotzea, eszenaratzea, erritmoa... Thrillerra eta kronika nahastuz, kontakizun arin eta entretenigarria da. Horretarako, baliabide ugari darabiltza: fikzioan artxiboko irudiak tartekatzea, bigarren mailako pertsonaiak, soinu-banda... Gainera, entretenimendu hutsetik2 harago, gai eztabaidagarriak mahaigaineratzen ditu. Adibidez, nor da benetan gaizkilea?
Txarrena: Bere gorabeherak ditu, eta ezin esan aparteko arrastorik uzten duenik.
Eñaut Mitxelena
1. Katu: gatillo (es), gâchette (fr).
2. Huts: mero, -a (es), simple (fr).
