The Goonies

Zuzendaria: Richard Donner. Gidoia: Chris Columbus (istorioa: Steven Spielberg). Aktoreak: Sean Astin, Josh Brolin, Jeff Cohen, Ke Huy Quan, John Matuszak. AEB, 1985.
Istorioa: Mikey gazteak eta bere adiskideek The Goonies izeneko lagun taldea osatzen dute. Mikeyren etxeko ganbaran, XVII. mendean pirata batek ezkutatutako altxorraren mapa topatuko dute.
Onena: Gazteen abenturazko film umoretsu, bizi eta dibertigarria, oso dibertigarria. Edonork gustura ikustekoa da, aspertzeko tarterik ez baitu uzten. Estreinatu eta 40 urtera, zinema aretoetan berriz eskaintzen hasi dira, birmasterizatuta.
Txarrena: Altxor ezkutua, tranpaz beteriko kobazuloak... gaztetxoen abenturazko filmetako ohiko osagaiak topatuko ditugu, pertsonaia arketipiko saldoa1 barne: protagonista sentibera eta azkarra, lagun ahoberoa2, adiskide traketsa, gaizto tentelak... Gehitu nerabeen filmetako zozokeriak eta xalotasuna3. Eta, hala ere...
Nabarmentzekoa: ...aparta da. Zerbaitengatik izango da kultuzko filma, ezta?
Eñaut Mitxelena
1. Saldo: multitud (es), troupe (fr).
2. Ahobero: charlatán, -ana (es), bavard (fr).
3. Xalotasun: candidez (es), candeur (fr).
