heltzear web

Xabi Lizaso
Magoa eta eduki-sortzailea

Lanbidez informatikaria da Lizaso (Donostia, 1995); pasioz, magoa eta sareetan eduki-sortzailea. Autodidakta, oso txikitatik egin izan du magia, hala oholtzan nola sareetan. Hain zuzen, sareetan edukiak zabaltzen ditu Trikuxabi ezizenarekin: bideojokoei buruz Jokutopia podcastean, eta komikiez eta bestelakoez beste zenbait kanaletan. Eñaut Mitxelena. 

Ilusioa, engainua ala benetako magia. Zer da magia?
Nire ustez, ikusleak jasotzen duen sentsazioa da. Magia egiteko oso modu ezberdinak daude, gehienak teknikan oinarrituak. Hau da, ikusleak antzematen1 ez duen teknika bat erabili, eta horri esker engainua dago. Baina beste zenbait arte-diziplinatan, malabarismoan, adibidez, gauza oso magikoak ere egiten dituzte batzuetan, nahiz eta tranparik ez izan per se. Hortaz, jasotzen dugun sentsazioak definitzen du magia.
Magia egiteko ez da askorik behar?
Oso-oso gutxi behar da. Esate baterako, nire espezialitatea, eta gehien gustatzen zaidan modalitatea, kartomagia da. Bereziki erakartzen nauena da karta-sorta2 batek munduko istorio guztiak konta ditzakeela. Azkenean, magia egiteko milaka eta milaka aukera ematen ditu, eta oso interesgarria da.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Gipuzkoako Magoen Elkarteko lehendakaria zara. Zer egiten du magoen elkarte batek?
Gure kasuan, bazkideok Donostiako egoitzan elkartzen gara asteazkenero magiari buruz hitz egiteko. Magia-konferentziak egiten saiatzen gara, nazioarteko magoak ekarrita. Gainera, liburutegi handi bat dugunez, badago kontsultarako materiala. Oso giro polita daukagu, magian interesa duen edonori gomendatuko nioke gerturatzeko.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

bidean web

DIDA-BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Semearekin jolasean aritzeak.
Eta tristatu? Mundua teknologia-enpresa erraldoien mende ikusteak.
Zerk eragiten dizu barrea? Hitz-joko txepelek5.
Eta negarra? Bideojoko batean jokatzen ordu asko eman eta gero, amaiera dramatikoa duenean, eragin handia dauka nigan.
Zerk haserrarazten zaitu? Sortzaileak adimen artifiziala erabiltzen ikusteak.
Bizio bat: Sakelako telefonoa eta etxetik kanpo jatea.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Baserritarra.
Orain, zer ez duzu izan nahi? Konformista.
Mago bat: Txan magoa.
Magia egiteko objektu bat: Kartak.
Zer desagerraraziko zenuke hatz-klaska6 batez? Hainbeste gauza! Transfobia, adibidez.
Bideojoko bat: Bat bakarrik? Celeste.

1. Antzeman: darse cuenta (es), se rendre compte (fr).
2. Karta-sorta:
baraja (es), jeu de cartes (fr).
3. Gabezia:
carencia (es), manque (fr).
4. Xamar:
nahiko, aski.
5. Txepel:
tonto, ergel.
6. Hatz-klaska:
chasquido de dedos (es), claquement de doigts (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.