Zer moduz maskararik gabe?
Hego Euskal Herrian, apirilean desagertu zen barrualde gehienetan maskara derrigor erabiltzeko neurria, leku jakin batzuetan salbu (osasun zentroak, garraio publikoa...). Iparraldean, lehenago kendu zuten debekua, eta maiatzaren 16tik ez da nahitaezkoa ezta garraio publikoan ere. Haatik, oraindik jende askok janzten du maskara, batez ere barrualdeetan, birusa ez baita desagertu. Hala, normaltasunera itzultzeko gogoa bai, baina kezka ere bada jendartean. Zuek nola bizitzen ari zarete egoera hau? Andoaingo AEK-ko B1-B2 mailako Zizurkilgo taldea (gela desplazatua)
1. Yuri Murillo
Oso pozik nago, ez zitzaidan maskararekin ibiltzea gustatzen. Bakarrik derrigorrezkoa den tokietan jartzen dut. Musukoa erabiltzen ez nintzen ohitu.
2. Lourdes Redondo
Nahiz eta denok txertatuta egon, denbora pasa ahala immunitateak behera egiten digu. Horregatik, leku itxietan maskara kentzeak beldurra ematen dit. Kalean, ordea, ez dut eramaten musukorik.
3. Marce Chorro
Ni pozik nago, baina nire kasuan ez da posible nahi dudanean kentzea. Zaindu behar dut, gaixo nago eta. Kalean nagoenean maskararik gabe nago, beste lekuetan ez.
4. Kontxi Perez
Nire lanean oraindik maskara eraman behar dugunez, gero kalean gehiago kostatzen zait kentzea, baina nik uste dut denborarekin eta pixkanaka-pixkanaka ohituko naizela.
5. Juan Carlos Marichalar
Nik orain ez dut maskararik erabiltzen, bakarrik derrigorrezkoa den lekuetan (farmazian, osasun zentroan...). Oso gustura nago maskara gabe.
6. Agustin Sanchez
Maskara gabe hobeto ibiltzen da, eta arnasa hartzeko hobea da, baina leku batzuetan maskararekin eta beste batzuetan gabe... Zergatik egon behar da botikan musukoarekin eta taberna batean ez?