Ezagutzen al duzu Euskaraldia?
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hirugarren Euskaraldia, hizkuntz ohiturak aldatzeko ariketa masiboa. 2018an lehen aldiz egin zenetik, helburu bera izan du: euskararen erabilera handitzea, helduen parte hartzea bultzatuz. Horretarako, belarriprest eta ahobizi rolak baliatzen ditu. Praktika kolektiboa izanik, milaka lagunek hartu dute parte aurreko bi aldietan, eta aurten ere hala izatea nahi dute. Ezagutzen duzue Euskaraldia? Parte hartu al duzue aurreko edizioetan? Eraginik izan al du zuen hizkuntz ohituretan?
Arantzako barnetegiko uztaileko lehen hamabostaldiko B1 mailako ikasleak
1. Julio
Bai, noski, ezagutzen dut. Aurreko bietan parte hartu nuen belarriprest txaparekin. Oraindik ez nintzen ausartzen ahobizi izatera. Aurten, aitzitik, ahobizi txapa eramango dut, uste dut prest nagoela. Jarduera polita da euskara bultzatzeko, sinbolikoa, baina ez zuen eraginik izan nigan. Esaterako, euskaraz hitz egin zidaten dendariek nik dagoeneko banekien bezala hitz egiten zuten. Baina pauso bat gehiago izan da nire euskararen aldeko konpromisoan.
2. Josebe
Bai, ezagutzen dut. Aurrekoetan, belarriprest gisa parte hartu nuen, baina nire ohiturak oso gutxi aldatu ziren. Uste dut aurten barnetegiak eragin handiagoa izango duela nire euskararen erabileran. Edonola ere, badakit zaila izango dela, Ezkerraldean bizi naiz eta.
3. Ralph
Bai, ezagutzen dut, eta uste dut ideia paregabea dela euskara praktikatzeko. Gainera, beharrezkoa da jendea euskaraz hitz egitearen gainean kontzientzia dadin. Inoiz ez dut parte hartu, baina datorren Euskaralditik aurrera nire maila hobea izango denez, parte hartuko dut.
4. Loli
Bai, ezagutzen dut, baina aurrekoetan ez nuen parte hartu ez ahobizi ez belarriprest moduan. Lotsa pixka bat ematen zidan. Hala ere, hemendik aurrera, parte hartuko dut; bai, behintzat, belarriprest rolarekin. Oso garrantzitsua da egunero edonon erabiltzea; izan ere, konturatu naiz gero eta jende gehiagok dakiela.