Gabonetako argiak jartzearen alde zaude?
Aurtengo Gabonetan, argiekin apainduko dituzte Astigarragako kaleak. Hala erabaki du Udalak joan den irailean herritarren artean galdeketa egin ostean. Bi arrazoirengatik egin zen galdeketa. Batetik, urtero pizten delako Gabonetako argiei buruzko eztabaida herritarren artean. Bestetik, argindarraren prezioak azkenaldian izan duen igoera handiagatik. Galdeketan, 269 herritarrek hartu zuten parte, eta % 61,3k baietz erantzun zuten. Zuek bozkatu al zenuten? Ados al zaudete emaitzarekin?
Astigarragako AEK-ko B2 mailako goizeko taldea
1. Paula
Galdeketaren berri ez nuen izan, eta ez nuen parte hartu. Baina ados nago argiak jartzearekin. Hala ere, argiaren prezioaren igoeraren ondorioz, proposatuko nuke argi gutxiago jartzea eta beste apaingarri batzuk erabiltzea. Jarriko diren argiak kontsumo baxukoak ere izan daitezke; eta bateria moduko batzuk izatea egunean zehar dagoen eguzkiarekin kargatzeko.
2. Mariana
Ni ados nago Gabonetako argiak piztearekin. Nire ustez, giro oso ona sortzen dute eta umeei ilusio handia eragiten die. Gainera, neguan, dena ilun dagoenean, oso ona da alaitasuna transmititzea.
3. Marko
Ez zaizkit Gabonak gustatzen. Guk etxean bakarrik ospatzen ditugu egun zehatzak, alaba txikia dugulako. Hori esan eta gero, argiak piztu egin behar direla iruditzen zait, baina goiz itzali! Umeak ez baitira kalean bizi 21etatik aurrera.
4. Usoa
Ni argiak piztearen alde nago, Gabonen alderdi handia direlako. Gure Gabonak, txikitan bizi genituenak, dena argiz beteta gogoratzen ditut, eta horrek poztasuna eta alaitasuna eragiten zigun. Horregatik, orain, umeek ere hori sentitzea gustatuko litzaidake. Haientzat garai politena dela iruditzen zait.
5. Carme
Gabonetako festak asko gustatzen zaizkit eta argirik gabe pasako bagenitu, ez genuke festarik izango, tristura emango luke. Badakit argiaren kontsumoa igo egin dela eta garestiago dagoela. Baina, konponbide bat aurkitu beharko genuke Gabonak argiekin ospatzeko, argiekin eta alaitasunez. Adibidez, argiak eguzki plakekin kargatzea.
6. Iñigo
Gabonetako argiak jaietako poztasuna dira, haiek gabe ezin izango nituzke festak irudikatu. Garai horretan, gastu handiagoa egingo dugu janarian eta oparietan argindarrean baino.
7. Erika
Ez nuen parte hartu, baina ados nago emaitzarekin. Gabonak direnean, kaleetan nabaritzen da Gabonak direla argiak piztuta daudelako, eta hori kentzea oso tristea iruditzen zait. Argindarrak igoera garrantzitsua izan du, horregatik argiak mantentzeko beste irtenbide bat aurkitu dezakegu. Adibidez, eguzki plakak, baina biztanleei alaitasuna kentzea ez da konponbidea.