Talde nafarrak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan, sortu zenetik 20 urte bete direla ospatzeko: Galdakaon, 20an joko du; Iruñean, 26an; eta Azpeitian, 27an. Konstelazioa binilo bikoitzak izandako harrera onaren ondoren bilduko dituzte lagunak eta jarraitzaileak, "Kerobiaren konstelazioa marrazten jarraitzeko". Nafarroako taldea 2001ean sortu zen, eta 2003an Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Gor diskoetxearekin kaleratu zuen lehen diskoaren ondoren, Rose Escargot (2006), Materia organikoa eta gainerakoak (2008), Papera eta kartoia (2009), Ontziak (2010) eta Supernova (2012) diskoak etorri ziren. Zortzi urte baino gehiago dira taldeak agertokietan jotzen ez duela, baina, Xabi Bandini taldekideak adierazi duenez, “energiarik ez genuelako utzi genuela esan genuen; orain, ostera, berriro gatozeldiogubadaukagulako”.

460bulego

BULEGO taldearen urtea izaten ari da honako hau: Hegan bideoklipa eta Datorrena datorrela bideoa aurretik argitaratuta, batetik bestera dabiltza gipuzkoarrak apirilaren amaieran kaleratu zuten lehen EPa aurkezten. Biraren barruan, lau kontzertu eskainiko dituzte hil honetan: 10ean, Andoainen; 17an, Mañarian; 24an, Elgoibarren; eta 29an, Lazkaon. Urriaren 2an, berriz, Aizarnazabalen joko dute.

460aldapeko

IRI BARRENETIK
Aldapeko Basque Latin Jazz
Gaztelupeko Hotsak, 2021

Imanol Iribarren piano eta tronboi jotzaileak son, runba, txa-txa-txa edota bolero erritmoz eta jazz janzkeraz dakartza euskal doinu herrikoiak. Betikoak dira, baina berriak dirudite. Inoiz Euskal Herrian izan ez denari, bertako abestiak ezagutzen ez dituenari, latindar kutsuko doinu gozoak irudituko zaizkio. Eus- kaldunok, ordea, bestelako edertasunez sumatuko ditugu zaharkitutzat genituen doinuak.

460tolesdurak

TOLESDURAK
Audience
Bidehuts, 2021


Gernikarren bederatzigarren diskoak hamasei kanta bildu ditu. CD eta LP formatuetan argitaratu dute, eta bikoitza da. Izan ere, pandemiak dena itxi aurretik grabatu zituzten hamar abesti; konfinamendu garaian, kantak sortzen jarraitu zuten; eta iaz sartu ziren berriro, urtearen amaieran, estudioan azken seiak grabatzera. Lehen lanaren tonua nahiko gordin eta iluna da; bigarrenarena, aldiz, argitsuagoa.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.