heltzear web

Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren zirkuitu nazionala abian da eta, horrenbestez, emandako uzta1 Euskal Herriko hainbat herritan ikusteko aukera dago. Udalbiltza Euskal Herriko udalen partzuergoak2 antolatzen du, euskaraz sortutako lanen eskaintza handitzeko. Oraingoan, 30 lanen sorkuntza lagundu du literatura, komiki, antzerki eta zinemaren arloetan. Antzerkiari dagokionez, zortzi obra sortu dituzte. Urtarrilean eta otsailean estreinatu zituzten gehienak: Infinitudrama-ren Promesarik txikiena; amaHiru-ren Etxea; Metrokoadroka-ren Bi baso bat ur... Martxoaren 1ean estreinatuko dute azkena, Jon Ander Urrestiren eta Matxalen de Pedroren Kolapsoa, baina aurrerantzean ere izango da lanok ikusteko aukera. Emanaldi guztiak Udalbiltzaren atarian daude jasota: https://www.udalbiltza.eus.

hasieran web

505loraldia

Martxoan, euskal kulturaren Loraldia

Baga, biga, higa3, Maurizia! leloa4 oinarri hartuta, XII. Loraldia5 Festibala egingo da Bilbon, martxoaren 9tik 28ra. Hiru ardatz⁶ nagusi izango ditu: diziplinen hibridazioa, modernitatea eta euskal kulturaren begirada unibertsala. Hala, guztira 25 proposamen eskainiko ditu, diziplina-mota ugaritakoak. Besteak beste7, Nogen taldeak bere 10. urteurrena ospatuko du; eta Loraldiaren Ikimilikiliklik Vol.2 produkzioa eskainiko dute. Programazio osoa loraldiafestibala.eus atarian8 ipini dute, eta sarrerak ere bertan erosi ahal dira.

bidean web

505dejabu

DEJABU konpainiaren Itzulera antzezlanak XXVI. Donostia Antzerkia Saria irabazi du. Antzerkia eta zinema uztartuta9, taldeak Mexikora egindako bidaia kontatzen du. Epaimahaiaren ustez, erritmo bizia eta umorea erabiliz publikoarekin “erabateko10” lotura lortzen du lanak. Saria martxoaren 27an emango diote irabazleari, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Victoria Eugenia Antzokian. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dute sariketa.

hasieran web

505ahoz

AHOZ AHO Ahozkotasunaren11 Nazioarteko 2026ko Jaialdiak udaberriari ongietorria egingo dio, aurten ere, hitzaren eta ahozkotasunaren bidez. Otsailaren 16an hasita, martxoaren 31ra arte bertoko12 eta nazioarteko artista ezagunak batuko ditu. 30 kontalarik13 50 saio egingo dituzte 17 herritan. Ohi bezala, jaialdiak Urrezko Kalabaza saria banatuko du ahozkotasunaren alde egindako lana aitortzeko, eta aurten Kike Amonarrizek jasoko du. Egitarau osoa https://intujaiteatro.blogspot.com gunean kontsulta daiteke14.

hasieran web

505olentzero

TAUPA euskaltzaleen mugimenduak XXIII. Laburbira, euskarazko film laburren15 zirkuitu ibiltaria16, antolatu du martxoaren 1etik 31ra. Guztira, zazpi film labur eskainiko dituzte herriz herri17: Orain zer?, Ainhoa Urgoitiarena; Fishy, June Asua Olabarriarena; Olentzerori eskatu nion, Amaia San Sebastian Larzabalena; Hortzikara, Ane Cuestarena; A-Maniki, Elixabet Nuñezena; Erreka zoko hartan, Ekaitz Bertizena; eta Geratzen den hori, Aitor Gametxo Zabalarena. Egitarau osoa https://laburbira.taupamugimendua.eus/ gunean dago.

1. Uzta: fruitu, emaitza.
2. Partzuergo:
consorcio (es), association (fr).
3. Baga, biga, higa:
bat, bi, hiru.
4. Lelo:
lema (es), devise (fr).
5. Loraldi:
florecimiento (es), floraison (fr).
6. Ardatz:
eje (es), point central (fr).
7. Besteak beste:
entre otros, -as (es), entre autres (fr).
8. Atari:
portal (es), portail (fr).
9. Uztartu:
konbinatu, batu.
10. Erabateko:
total (es), total, -e (fr).
11. Ahozkotasun:
oralidad (es), oralité (fr).
12. Bertoko:
gure lurraldeko, Euskal Herriko.
13. Kontalari:
narrador, -a (es), narrateur, -trice (fr).
14. Daiteke:
ahal da.
15. Film labur:
cortometraje (es), court métrage (fr).
16. Ibiltari:
itinerante (es), itinérant, -e (fr).
17. Herriz herri:
de pueblo en pueblo (es), de village en village (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.