heltzear web

Ekainaren 5etik 7ra egingo da 18. Eztena jaialdia Errenterian, eta ahotsa eta polifonia izango ditu gai nagusi. Hala, ahotsa tresna, materia eta sormen-espazio gisa arakatuko dute askotariko1 antzerki-, dantza- eta musika-emanaldietan. Ostiraletik igandera, Peru Galbete eta Andrea Berbois, Victoria Aime / El Temblor, Maria Ibarretxe, Tartar kolektiboa, Parasite kolektiboa, Macarena Recuerda eta Nazario Diazen lanak ikusi ahal izango dira. Gainera, Laia Estruchek ahotsa ikertzeko ikastaroa eskainiko du ekainaren 4tik 6ra, eta lantegiaren emaitza ere plazaratuko dute. Egitaraua eztena.eus webgunean ikus daiteke, baita sarrerak bertan erosi ere. Eztenako lantaldeak eta Zizt! kultur elkarteak antolatzen dute jaialdia, Errenteriako Udalaren laguntzaz, eta arte eszenikoen alorrean arriskuak hartzen dituzten lanei tokia eskaintzea du helburu.

heltzear web

508zinegoak

Bestetasuna erdigunean jarriko du Zinegoak jaialdiak

Ekainaren 22tik 29ra, Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 23. edizioak bestetasuna2, singulartasuna eta munstroaren irudia aldarrikatuko ditu ez-normatibitatearen metafora gisa3. Horretarako, film luze eta laburrak, obra eszenikoak, eztabaidaguneak eta beste eskainiko ditu. Nobedadeen artean, Erroak zikloa berreskuratuko dute, Euskal Herrian egindako ekoizpenak ikusarazteko. Ekainaren 16tik 21era bitartean ere makina bat jarduera izango da 3,2, 1... Zinegoak! aurrejaialdian.

bidean web

METROKOADROKA ko­lek­­tiboaren Laster eroriko da proiek­tuak irabazi du AEK-Korrika Kultur Sorkuntzarako III. Beka. Hortaz, taldeak 23.000 euro jasoko ditu lana garatzeko, eta 25. Korrikaren kultur egitarauan aurkeztuko du. Saritutako lana “komedia basatia” izango da. Publikoa kantuan jartzea du helburu, eta inkonformismoa eta itxaropena⁴ izango ditu mintzagai⁵. Ainhoa Alberdik, Idoia Beratarbidek eta Oier Guillanek garatu dute proiektuaren hasierako ideia.

hasieran web

508yerma 

LARA IZAGIRRE Yerma pelikula filmatzen ari da, euskaraz. Federico García Lorcaren antzezlan ezaguna oinarri hartuta, interpretazio garaikide⁶ eta urbanoa egingo du zuzendariak. Horrenbestez⁷, gaur egun puri-purian⁸ dauden gaiak jorratu ditu: ama izateko presioa, seme-alabak eduki­tzeko zailtasunak eta ugalketa lagunduaren⁹ inguruko zalantzak. Aktore nagusiak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Loli Astoreka, Leire Orbe, Naiara Carmona eta Aritz Kortabarria antzezleak izango dituzte ondoan.

hasieran web

508maracuda

EUSKO JAURLARITZAK Adi! Filmak euskaraz izeneko egitasmoa10 jarri du martxan, ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia handitzeko. Zinema-aretoekin, nazioarteko banatzaileekin, plataforma digitalekin eta beste eragile11 batzuekin landu du proiektua. Horri esker, euskarazko filmen kopurua bikoiztu12 egingo da zinema-aretoetan: urtean 24 film estreinatuko dituzte, erdiak nazioarteko ekoizpen13 handiak. Streaming-plataformetan ere oraingo euskarazko eskaintza zabaltzen jarraituko dute. Gainera, atal berezi bat prestatu dute Kulturklik webgunean edukiak errazago aurkitzeko.

bidean web

508hiztegibat

GORKA URBIZUREN abestien hitzetan oinarrituta, Beñat Erezumak online hiztegia sortu du: Hiztegi bat (https://hiztegibat.berezuma.com). Erezuma ingeniaria, irakaslea eta Urbizuren zalea da, eta euskara ikasten laguntzeko sortu du. Hiztegiak hiru atal ditu: Alfabetoa atala ohiko hiztegia da, Urbizuren abestietan agertzen diren hi­tzez osatua; Hutsunea bete jokoa atalean, erabiltzaileek14 jolasean landu ahal dute hiztegia; azkenik, Diskoak eta abestiak atalean, Berri Txarrak taldearen eta Urbizuren bakarkako ibilbideko diskoak eta kantuak bildu ditu, hiztegian erabilitako hitzak ere zehaztuta.

1. Askotariko: mota askotako.
2. Bestetasun:
alteridad (es), altérité (fr).
3. Gisa:
como (es), comme (fr).
4. Itxaropen:
esperanza (es), espérance (fr).
5. Mintzagai:
tema (es), sujet (fr).
6. Garaikide:
contemporáneo, -a (es), contemporain, -e (fr).
7. Horrenbestez:
por lo tanto (es), donc (fr).
8. Puri-purian (egon):
de actualidad (es), d'actualité (fr).
9. Ugalketa lagundu:
reproducción asistida (es), procréation médicalement assistée (fr).
10. Egitasmo:
proiektu, ekimen.
11. Eragile:
agente (es), agent (fr).
12. Bikoiztu:
duplicar(se) (es), (se) doubler (fr).
13. Ekoizpen:
produkzio, lan, film, pelikula.
14. Erabiltzaile:
usuario, -a (es), utilisateur, -trice (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.