heltzear web

Martxoko AIZU!n azaldu genuenez, ETBren kateen egokitzapenak hautsak harrotu zituen. Izan ere, EITB unibertso digitalera moldatzeko bidean, ETB1 On eta ETB2 On abiatu zituen ETB3 eta ETB4 kateen ordez, hurrenez hurren1, eta aldaketarekin batera eskaintza ere egokitu zuen, ETB3n haurrentzako euskarazko edukia emateari utzita. Horrek eragile askoren kexa ekarri zuen, baita sinadura-bilketa ere ETB3 ez ixteko eskatzeko. Besteak beste, Kontseiluak eta Pantailak Euskaraz taldeak egin zuten eskaera. Eragile horiekin bildu ostean, EITB berriro hasi da haurrentzako euskarazko edukiak eskaintzen, ETB1 On katean. Zehazki, Makusi plataformako edukiak eskaintzen hasi zen apirilaren 13an, 07:00etatik 19:00etara, LTDn edo telebista konbentzionalean. YouTuben, plataformetan eta telebista-zerbitzuen hornitzaileetan ere eskaintzen ditu.

bidean web

507umoreazoka

Leioako Umore Azokan, herria agertoki

Maiatzaren 14tik 17ra egingo da XXVI. Umore Azoka, Leioako Kale Artisten Azoka, eta herriko kale eta txokoak antzeztoki bihurtuko dira, beti bezala. Aurtengo edizioan, 45 konpainiaren lanak eskainiko dira; horietatik 18 Euskal Herrikoak dira, eta gainerakoak kanpotik etorriak, batez ere Espainiatik, baina baita Katalunia, Italia, Frantzia eta Argentinatik ere. Obretako 25 estreinaldi absolutuak izango dira, eta antolatzaileek bereziki azpimarratu dute aurtengo programazioaren aniztasun2 artistikoa.

hasieran web

507gurezirkua

GURE ZIRKUAK apirilean hasi zuen denboraldi berria. Beraz3, jendeak jada ikusi ahal ditu zirku ibiltari4 euskaldunaren emanaldiak. Lehen geldialdia5 Olaberrian izan zuen, apirilaren 25ean, eta maiatzaren 9ra arte egongo da han. Gero, Oñatin egongo da maiatzaren 15etik 31ra. Bi herri horiek dira, oraingoz, iragarri6 dituzten bakarrak. Sarrerak https://www.gurezirkua.eus webgunean daude salgai7.

bidean web

507FANT

32. FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 8tik 16ra egingo da. Sail Ofizialean, 19 film luze eta 29 labur eskainiko dituzte eta, horien artean, FANT Laburrean – Euskal Filmak ataleko8 10 euskal film labur. Gainera, jaialdiak hiru profesional sarituko ditu aurten: Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazlea; Arantzazu Calleja konpositorea; eta Bruno Martin zuzendari, gidoilari eta aktorea. Egitarauaren xehetasun9 guztiak https://fantbilbao.eus/eu webgunean kontsulta daitezke.

bidean web

507baleontzia

ALBAOLAK, Euskal Itsas Museoak eta UZEIk San Juan baleontziaren lexikoa izeneko hiztegia sortu dute, ontzigintzarekin10 eta nabigazioarekin lotutako lexikoa berreskuratu eta zabaltzeko asmoz. Oraingoz, San Juan baleontziarekin lotutako terminologia jaso dute: ontzien atalak, piezak... Definizioez gain, hitzek lau hizkuntzatan dute ordaina11 (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), eta, zenbait kasutan, elementu grafikoak ere bai. UZEIren webgunean (https://uzei.eus/) dago eskuragarri, eta etorkizunean hiztegia aberasten jarraituko dute.

heltzear web

507patatekin

ANTZERKIA eta esketxak uztartuta, umore onari eta algarei lekua eskainiko die Barrexerka taldeak Patatekin antzezlan berrian. Kinto-bazkari baten ostean, tardeo betean12, nostalgiak harrapatuko du 54 urteko protagonista. Abiapuntu horrekin, “garai zaharrak zein berriak” bisitatuko ditu obrak, egoera ezagunak nahiz absurdoak agertuta. Maiatzaren 8an eta 9an eskainiko dute, estreinakoz, Donostian. Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere izango dira oholtza gainean.

1. Hurrenez hurren: ordena horretan, hurrenkera horretan.
2. Aniztasun:
diversidad (es), diversité (fr).
3. Beraz:
por tanto (es), donc (fr).
4. Ibiltari:
ambulante (es), ambulant, -e (fr).
5. Geldialdi:
parada (es), arrêt (fr).
6. Iragarri:
anunciar (es), annoncer (fr).
7. Salgai:
en venta (es), en vente (fr).
8. Atal:
sección (es), section (fr).
9. Xehetasun:
pormenor (es), précision (fr).
10. Ontzigintza:
construcción naval (es), construction navale (fr).
11. Ordain:
equivalente (es), équivalence (fr).
12. Betean:
en pleno, -a (es), en plein (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.