IBON GAZTAÑAZPI ZALDUA (Orio, 1977) ETB1en dabil esatari, estropaden zuzeneko emanaldietan. Bera 22 denboraldiz aritu zen arraunean. Martxoan, dokumental onenaren saria jaso zuen Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdian (India), Errio lanagatik. M. Egimendi. Argazkia: Javi Colmenero.

Nola heldu zen Errio haraino?
Orioko Udalaren ekimenez sortu zen, errioaren1 balioa nolabait biziberritzeko. Herri osoaren kontaketa errioaren inguruan ardaztea zen asmoa. Itsas ondareari begira hasi ginen, ikaragarrizko altxorrak daudelako. Egin gabe zegoen lanketa hori ikus-entzunezko batean bildu nahi zuten. Bi urteko prozesua izan zen, ezin aberasgarriagoa, gauza piloa ikasi bainuen bizi garen herriari buruz; batez ere, gure ezjakintasuna zenbaterainokoa den. Orion aurkeztu genuen iazko udazkenean, oso harrera ona izan zuen, eta jaialdietara ere bidali genuen. Noidatik deitu ziguten: aurrena2, jaialdirako aukeratu zutelako; gero, saria eman zigutela esateko. Imajinatu nolako poza, emozioa eta ezustekoa!

Errio egiten gauza piloa ikasi nuen bizi garen herriaz”

“Herri baten arima arnasteko, ezinbestekoa da bertako hizkuntza jakitea”

“Arrauna logika belikotik bizi du jendeak”

“Aurten, ligarako batez ere, hautagai nagusia orio dela uste dut”

“Orio ez da, oraindik behintzat, iazko urdaibai bihurtuko”

“Gero eta gazte gutxiago datoz arraunera, arazoa serioa da”

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Arrauneko Liga hastear da. Zein traineru ibiliko dira aurten ohorezko txandetan?
Gizonezkoetan, Orio, Zierbena, Donostiarra eta Urdaibai. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak eta Tolosaldea, eta hor marra bat jarriko nuke. Ondoren, Orio. Eta gero zalantzak ditut: Donostiarra, Zumaia, Astillero... Ez naiz ausartzen laugarren zein ibil daitekeen esaten, oso pareko ikusten ditut.
Oriok Iker Zabala entrenatzailea eta Gorka Aranberri patroia fitxatu ditu, Urdaibain dena irabazi dutenak. Beraz, aurten faborito? Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak ere irabazi ditu dagoeneko...
Ligarako, batik bat, hautagai10 nagusia Orio dela uste dut, bai; Kontxa beste kontu bat da. Orioren asmoa izan da proiektu irabazlea eratzea, bere ustez onenak direnak ekartzeko apustua egin du, bereziki patroi onena. Eta nik hiru indargune11 ikusten dizkiot: ekarri duen jendea, urteetan harrobiarekin egin duen lan ona eta material ona daukala, kalitatezkoa eta asko. Baina ez zait iruditzen, oraindik behintzat, pasa den urteko Urdaibai bihurtuko denik, 18 arraunlariko taldea uztarri berera ekartzeko12 denbora behar delako.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

KOLKOTIK

Zer eman dizu arraunak? Munduan egoteko modu bat.
Eta kendu? Zenbaitetan, lo ordu asko.
Zer da itsasoa zuretzat? Itsasoa garela uste dut.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Palestinar Estatua eraiki dela eta Israelek egindako guztiagatik ordaindu beharko duela.
Playlist batean falta ezin den euskal kanta? Itoizen Ezekielen Prophezia.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Errealeko futbolaria.
Bizio bat? Ondo zerbitzatutako kaña bat.
Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Euskara jasaten ari denak, kanpotik eta barrutik. Daukagun axolagabekeriak22.
Sakelakoa etxean ahazten bazaizu... Nire ametsetako bat, eta uste dut lortuko dudala, sakelakorik gabe bizitzea da.
Noiz deskargatuko duzu WhatsApp? Burua galtzen ez badut, sekula ez. Jarrera kontua da.
Nolakoak dira zure ametsetako oporrak? Belaontzi batean, parrilla ez dadila falta, eta urpean igerian.
Kirolarekin zerikusirik ez duen zaletasun bat? Musika eta irakurtzea, historia batez ere.
Zer janari ez da falta inoiz zure sukaldean? Marmelada! Falta bada, urduri jartzen naiz.
Zer plater ateratzen zaizu oso ondo? Arraina parrillan.
Zer egiten duzu lasaitu beharra duzunean? Korrika egin ondoren, bainua hartu.
Igande arratsalderako plana? Normalean, lan egiten dut, eta oso gustura egoten gara kirol erredakzioan.
Bizitzako plazer txiki bat? Gosaldu ondoren ohean sartzea, egunkaria irakurtzera.
Nor da zuretzat heroia? Kalean bizi dena, ez ilusiorik ez beste ezer ez daukana.
Labur, nolakoa da Ibon Gaztañazpi? 48 urteren ondoren, arrastorik ere ez daukat!

1. Errio: ría (es), ria (fr).
2. Aurrena: lehenengo, lehenik eta behin.
3. Lekutan egon: oso-oso urrun egon, aspaldiko garai batean.
4. Aldendu: evadir(se) (es), s'échapper (fr).
5. Halabeharrez: inevitablemente (es), inévitablement (fr).
6. Hezur-haragizko: de carne y hueso (es), en chair et en os (fr).
7. Artean: todavía (es), encore (fr).
8. Itomen: larritasun, estutasun, angustia.
9. Irabaztear egon: irabazi aurreko unean egon, irabazteko zorian egon.
10. Hautagai: candidato, -a (es), candidat (fr).
11. Indargune: punto fuerte (es), point fort (fr).
12. Uztarri berera ekarri: ondo koordinatu, jarduteko modua bateratu.

13. Lubaki: trinchera (es), tranchée (fr).
14. Erantzi: kendu.
15. Osasungaitz: malsano, -a (es), malsain, -aine (fr).
16. Erro: raíz (es), racine (fr).
17. Atxikimendu: adhesión (es), adhésion (fr).
18. Heziera: educación (es), éducation (fr).
19. Albo kalte: daño colateral (es), dommages collatéral (fr).
20. Kateatu: enganchar(se) (es), accrocher (fr).
21. Ertain: medio, -a (es), moyen, -enne (fr).
22. Axolagabekeria: despreocupación (es), insouciance (fr).

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.