NAHIA ZUBELDIA (Donibane Lohizune, 1982) Lumi taldeko kidea da, Manu Matthysekin batera. 2020ko udazkenean, Hendaiako Nekatoenea Artisten Egoitzan egon zen, eta, han idatzitako hainbat olerki kantu bihurtuta, Bezperen dirdira (UsoPop Diskak) lana kaleratu du oraintsu. M. Egimendi. Argazkiak: Amaia Zabalo.

Nola joan da prozesua?

Nekatoenean hilabeteko egonaldia antolatzen dute urtero, artista batek lasai egiteko bere sorkuntza lana han. 2020an, Elkanoren mundu bira proposatu zuten gai gisa, eta nire proiektua aurkeztu nuen deialdira: Elkanori eta itsasoari buruzko olerkiak sortzea, gero Lumi taldearekin musika jarri eta diskoa osatzeko. Irabazi egin nuen eta 25 poema inguru idatzi nituen han. Horietatik bederatzi sartu dira disko berrian, eta beste sei atxiki ditugu diskoarekin batera doan liburuxkan. Ametsa izan zen han idazten egon ahal izatea, beste zereginik gabe, biziki maite baitut idaztea. Oso zaila da horretarako bakarrik denbora hartzea, ofizio bat eta seme-alabak edukita.

 

“Jendeak itsasoan hiltzen segitzen du, borondate politikorik ez delako”

“Maite dut bilatzea, beti izan dut gauza ezberdinak saiatzeko kuriositatea”

“Denok dugu nortasun anitza, bakoitzak barnean mila aurpegi ditugu”

“Iduri du nahikoa dela itzulpena egitea euskaldunak kontent izateko”

“Hizkuntza bat eskolan ikas daiteke, baina ongi ikasteko bizi egin behar da”

“Euskararekiko errespeturik ezak neure onetik ateratzen nau”

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Manu Matthysekin Lumi osatuta, musika elektronikoan bide erabat ezberdina hasi zenuen?

Maite dut bilatzea, beti izan dut gauza ezberdinak saiatzeko kuriositatea. Musikan, familian hasi nintzen, bazkarietan-eta beti kantatzen genuen, eta etxean beti izan da euskararekiko atxikimendua. Agertokira lehen aldiz Haurtzarrak rock taldearekin igo nintzen, eta nire lehen taldea metal talde bat izan zen. Gero, Unama sortu genuen, folka eta euskal kantuak, nebarekin eta lehengusu-lehengusinarekin, eta horrek luzaz iraun arren, poliki-poliki hiltzen ari da. Pop-rock estiloan ere aritu nintzen, Samatsa taldean munduko kantuen bertsioak egiten ditugu... Lumi, berriz, Manurekin topo egin nuenean sortu zen: lizeoko laguna aspaldian ikusi gabe, jaietan aurkitu, eta musika elektronikoan zebilela aipatu zidan. Nik Donostiako Koldo Mitxelena gunean eman behar nuen kontzertu baterako kolaborazioa proposatu nion, eta, ongi pasatu genuenez, egun bateko kontzertua izan behar zuena Lumi proiektua da orain.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

KOLKOTIK

Biziko zinateke luzaroan itsasorik gabeko leku batean? Bizi izan naiz Lapurdiko barnealdean, baina itsasoan noiznahi bustitzeak ez du preziorik.

Zer liburu duzu mesanotxean? Miñan (Ibrahima Balde eta Amets Arzallus). Aita Santuak ere gomendatu badu... kar-kar!

Oporretarako leku on bat? Galiziako oroitzapen ederra daukat: ondo jan eta edaten da, merke, eta itsasoa ere hor da.

Zer ez da falta inoiz zure hozkailuan? Gutxitan egoten da hutsik, jatea eta janaria prestatzea biziki maite dut. Barazki freskoak beti ditut.

Zer plater prestatzen duzu ongi? Aldatzea maite dut. Azken boladan, arrautza marinatuak. Eta bizkotxarekin ere inprobisatzen dut, garaiko fruituen arabera.

Larunbat gauerako planik onena? Afari ona lagunekin.

Zerk galarazten dizu loa? Garai honetan, honek (sabela irribarrez seinalatuz).

Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Agintari politiko fidagarri, interesgarri eta zintzo bat hautetsi berri izan dela.

Pertsonaia historiko bat? Angela Davis.

Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean? Pianoa edo musika (ahotsak) entzun eta arnasa hartu.

Itzultzailea izateak daukan gauzarik onena? Ordutegiak eta lantokia hautatzeko askatasuna.

Eta txarrena? Pantailarekin buruz buru egotea.

Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Egunero aurpegi desberdina.

Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Seme-alabak, aski hurbil; eta, beharbada, amama eginda. Musikan, berriz, gauza berriak saiatzen.

Bizitzako plazer txiki bat? Besarkada bat seme edo alaba batekin.

Zerk ematen dizu lotsa? Bilkura batean, jende artean, mintzatzeak.

Eta beldurra? Klima aldaketak, seme-alabei utziko diegun mundua hartzen ari den bideak.

Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Euskararekiko errespeturik ezak.

Labur esanda, nolakoa da Nahia Zubeldia? Animalia soziala, maite dut jendez inguratua izatea. Eta familiaren eta lagunen zalea.

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.