JOSUNE ARAKISTAIN SALAS (Lastur, 1996) da Süne. Huntza taldeko kide ohiak bi helburu ditu orain bakarkako proiektu berriarekin: trikitiaren eraberritzea eta emakume trikitilarien ondareari ohore egitea. Arrakastatsu dabil Amaineman lanarekin. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Trikitia musika elektronikoarekin lotu duzu, baina izan zitekeen beste edozein musika motarekin?
Ez naiz jarri mahaian hainbat estilo aurrean ditudala (rocka, popa, elektronika...), bat aukeratzeko probak egiten, ez naiz bila ibili. Azkenean, musika egiteko nire instrumentua, ondo jotzen dakidana, trikitia da, gitarra eta pianoa ere jo arren, hala moduz. Baina elektronikoa ere gustatzen zaidanez, hori egin nahi nuen. Nahiko naturala izan da, atera zaidan bezala egin dut. Arrasaten gazte talde bat elkartzea eta musika punka egitea normala den bezala, bada, nire herentziagatik, hau naturala izan da. Batzuentzat arraroa izan daiteke, agian, baina Itziarren gazteok musika elektroniko asko entzun dugu. Gainera, txikitatik ibili izan naiz aerobicen, eta hor ere musika elektronikoa jartzen ziguten; eta beti izan naiz Aviciiren eta horrelako DJen zalea.

“Ez dut Süne trikitia jotzera mugatu nahi trikitilaria naizelako”

“Sünerena seguru nago ez dela izango Huntzarena bezalako arrakasta”

“Huntza ondo etorri zait, baina motxila bihurtzen ari zait”

“Kanpoan lasaiago jotzen dut, hemen epaituagoa sentitzen naiz”

“Trikitia jotzen duenari kalera ateratzeko eskatzen zaio, animatzaile etiketa jarri zaigu”

“Antolatzaile batek esan zidan managerrari emakumeak kartelerako eskatu zizkiola”


Baina trikitia beti?
Ez, ez da ezinbestekoa. Disko honetan badago kanta bat trikitirik gabe, eta beste bat oso gutxirekin. Abestiak sortzeko, lehen akordeak batzuetan gitarrarekin asmatzen ditut, eta ez diot lekurik aurkitzen trikitiari. Ez zait gustatzen derrigor sartzea; lekua badu, sartzen dut eta kito, bestela ez. Ez dut neure burua, edo Süne, trikitia jotzera mugatu nahi trikitilaria naizelako, ateak ixtea iruditzen zait.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Trikiti irakaslea izanik, gauza ezberdinak irakatsi beharko dituzu zuk...
Ez pentsa, kar-kar! Getarian, Itziarren eta Zumaian nabil. Nahiz eta nik trikitia eta elektronika nahasi, trikiti tradizionala asko gustatzen zait, eta nire ikasle gehienek betiko kantak ikasten dituzte. Dena den, noizean behin trikitirik ez duten taldeen abestiak sartzen saiatzen naiz, trikitia tradizioari mugatuta ez dagoela erakusteko.
Trikitiak eboluzionatu beharra dauka, biziko bada?
Eboluzionatu baino, erabili esango nuke, bakoitzak nahi duen erregistroan. Ez zait zaharra iruditzen, oso aktuala baizik, Euskal Herriko musika eskola ugaritan jotzen den instrumentua, eta badaude trikitia beste erregistro batzuetan erabiltzen duten talde gehiago. Garrantzitsua iruditzen zait erregistro ezberdinetan erabiltzea, ez bakarrik esparru tradizionalean.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

KOLKOTIK

Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen berria?
Gerra guztiak amaitu direla.
Nerabezaroan gehien entzun zenuen musika?
Musika klasikoa.
Noren kontzertua ez zenuke galduko?
Miley Cyrus-ena.
Taberna batean sartu eta zure musika badago jarrita…
Dagoeneko berdin dit.
Zerk kentzen dizu loa?
Askotan, Sünek.
Zerk ematen dizu lotsa?
Auzo lotsak.
Eta nazka?
Armiarmek.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean?
Mendira joan.
Larunbat gauerako planik onena?
Lagunekin afaltzea.
Eta igande arratsalderako?
Sofa-manta.
Zer janari ez da falta inoiz zure etxeko sukaldean?
Arrautzak.
Nola moldatzen zara kozinatzen?
Ondo.
Zer ateratzen zaizu oso ondo?
Patata tortilla.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru?
Ufa! Musikari oraindik eta hiru umerekin, kar-kar!
Bizitzako plazer txiki bat?
Eguzkitan kafe bat hartzea.
Nor da zuretzat heroia?
Baserritik bizi den jendea.
Ahotsa zaintzeko erremediorik onena?
Isilik egotea, kar-kar!
Zure bizitzako leloa?
Behin biziko eta...!
Labur, nolakoa da Josune Arakistain?
Disfrutona, ipurtarina... Oso aktiboa eta, aldi berean, lasaia.

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.