Irailekoak poesia-jaialdiaren laugarren edizioa Itsasun (Lapurdi) ospatuko da aurten, irailaren 26an eta 27an. Euskaltzaindiak antolatuko du, Itsasuko Herriko Etxearen babesaz1 eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetzaz. Ekimenaren2 helburu nagusia da euskal poeten lana gizarteratzea, hitzaldien eta errezitaldien bidez. Alabaina3, Euskal Herritik kanpoko poetek ere hartuko dute parte. Poesiarekin batera, beste kultura-adierazpide⁴ batzuk izango dira, musika eta artelanak, kasu (Euskaltzaindiak laster emango du egitarauaren zehaztasunen berri). Bestalde, asteburu horretan egindakoen lekukotza⁵ jaso­tzeko, Iraileko paperak aldizkaria plazaratuko da, oroigarri intelektual-poetiko gisa; argitalpen hori jaialdian parte hartuko duten olerkari eta ikusleen artean banatuko da. 

Hamar ipuin etxeaz eta arroztasunaz6

Olatz Mitxelenak Etxe arrotz hau izeneko ipuin-bilduma kaleratu du, Susa argitaletxearekin. Kontakizunak ontzeko⁷, idazle gipuzkoarrak hausnarketa egin du etxearen eta arroztasunaren gainean, hainbat galderatan murgilduta. Zer behar da nonbait etxe egiteko? Zer bizi da gure etxeetan gutaz haragoa⁸? Zerk egin du huts zarata berrien erruz loa galtzeko? Azken ondorioa, arroztasuna beti dela zerbaiten abisua. Emaitza, gizakiez eta harremanez hitz egiten duten hamar narrazio laburrez osatutako liburua. 

ZER NAHI NAUK, AMORE?
Manuel Rivas
Itzulpena: Juan Garzia Garmendia
Erein, 2026

XX. mendearen bukaerako Galiziako gizartearen aldarteak⁹ ezagutuko ditu irakurleak liburu honetan; hein batean10, baita Mendebaldeko gizarte osoarenak ere: kulturaren eta nortasunaren galera, ondasun materialen diktadura, naturarekiko destaina11... Errealitatetik jasotako kontuak dira, zenbaitetan arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik kanpo agertu arren.

1. Babes: apoyo (es), soutien (fr).
2. Ekimen: iniciativa (es), initiative (fr).
3. Alabaina: hala ere, dena den, alta.
4. Adierazpide: expresión (es), expression (fr).
5. Lekukotza: testimonio (es), témoignage (fr).
6. Arroztasun: cualidad de extranjero, -a (es), qualité d’étranger, -a (fr).
7. Ondu: idatzi.
8. Gutaz harago: más allá de nosotros, -as (es), au-delà de nous (fr).
9. Aldarte: estado de ánimo (es), état d'esprit (fr).
10. Hein batean: en cierto modo (es), d'une certaine manière (fr).
11. Destaina: desdén (es), dédain (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.