Bi irabazle izan ditu 2026ko Mikel Zarate haur-literatura sariak: Maitane Arizti Ugarteburu eta Maitane Perez Argote. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, beraz, erdi bana jasoko dute 4.000 euroko saria. Elkar argitaletxeak bi liburuak argitaratuko ditu udazkenean. Sariketaren hamaseigarren ekitaldi honetan, zortzi lan lehiatu dira, eta epaimahaiak maila orokor handia azpimarratu du, baita lan bakarra irabazletzat hartzeko1 zailtasuna ere. Ariztik Aitona elefante bat da idatzi du, eta baikortasunez eta umorez landu du kontalari eta protagonista den haurraren aitonak lehenengo burua eta gero bizia galtzea. Perezek, berriz, migrazioa eta ekologia uztartu ditu Balearen kanta liburuan. 

Kateriñeren ihesa, komiki bihurtua

Maitena Illarramendik bere amonak eskuizkribu batean jasotako testuak egokitu2 ditu Kateriñe (Erein) komikia sortzeko, Iñigo Sarasolaren marrazkiez batera. Kateriñe Letamendi tolosarrak tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik3 ihes egin behar izan zuen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku: sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora. Orain, komiki bihurtu da haren ihesaldiaren eta biziraupenaren4 testigantza, kontakizun sakon eta hunkigarria.

GARONDOAN
Gorka Bereziartua
Alberdania, 2026

Liburu arrakastatsu bat argitaratu ostean, ez aurrera ez atzera geratu da Gorka Bereziartua kazetariaren lehen nobelako protagonista. Bere idazle-ibilbidea zuzendu nahian, Donostiara itzuliko da eta memorian lurperatuta zituen pertsonekin topo egingo5 du, ustekabean: enkontru deserosoak, odol-arrasto lehorrak, beldurra eta xamurtasuna... Orduan, azaleratu6 nahi ez duen egia idatziz harrapatzen saiatuko da.  

1. -tzat hartu: considerar (es), considérer (fr).
2. Egokitu: adaptar(se), (s')adapter (fr).
3. Mehatxu: amenaza (es), menace (fr).
4. Biziraupen: supervivencia (es), survie (fr).
5. Topo egin: topar(se) (es), (se) rencontrer (fr).
6. Azaleratu: aflorar (es), affleurer (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.