'Mio Marito deitzen zion', Joxean Agirreren azken nobela

Lan honek, Agirrek Elkar argitaletxearekin kaleratuak, bi protagonista nagusi dauzka, biak gizonezkoak. Batetik, idazle zahar, ospetsu eta txotxatzen1 hasia; bestetik, idazlea izan nahi duen gazte kazetaria, bekadun hasiberria. Lehena, emaztea maitale ohiez2 mozorroaraztera heltzen dena. Bigarrena, mutil koldarra izan arren, ordenagailuaren aurrean oso ausarta bilakatzen dena. Biak dira emakumezkoen miresle sutsuak, eta biek dituzte oroimenean gauzatu3 gabe geratutako amodio-istorioak. Hain zuzen ere, emakume horien begirada amultsu⁴ eta apur bat ironikoaz baliatzen da Agirre irakurleari protagonisten berri emateko. Idazle gipuzkoarrak ohikoak dituen estilo dotoreaz eta umore-printza etengabeez eraiki du fantasia ugari eta malezia gutxiko pare bat koitaduren⁵ erretratu patetikoa.
2006ko Joseba Jaka beka, komiki bat egiteko
Javier Andrada Guerrerok, Xabier Etxeberria Garrok eta Maria Reyes Olloquik jasoko dute 10000 €-ko beka, urtebeteko epean Super Mario hil behar dut komikia osatzeko. Epaimahaiaren iritziz, gaurkotasun handiko proiektu ausarta aurkeztu dute: jazarpen⁶ digitala gai tragikoa izan arren, umore-ukitua edukitzeak gogoetarako eta kritikotasuna lantzeko bidea eskaintzen duela diote epaimahaikideek. Halaber, proposamen grafikoa eta estetikoa “guztiz erakargarria” dela adierazi dute.


ZERUA HEMEN
Oihana Arana
Susa, 2026
“Zoriona ez dago beti/zerua bai”. Bi lerro horietan dago Aranaren bigarren poesia-lanaren zentzua. Aitaren heriotzaren ondoren idatzitako 74 poema labur bildu ditu liburuan, baina ez ataletan banatuta, kronologikoki antolatuta baizik. Hala, aita hil osteko⁷ pare bat urteko denbora-tartearen kronika moduko⁸ bat osatu du, baina ez du soilik doluaz eta minaz hitz egiten, baita pozera itzultzeaz ere.
1. Txotxatu: chochear (es), radoter (fr).
2. Ohi: ex (es), ex- (fr).
3. Gauzatu: materializarse (es), (se) matérialiser (fr).
4. Amultsu: afectuoso, -a (es), affectueux, -euse (fr).
5. Koitadu: infeliz (es), pauvre (fr).
6. Jazarpen: acoso (es), harcèlement (fr).
7. Osteko: ondorengo.
8. Moduko: una especie de (es), une sorte de (fr).

