Maixa Zugastik gaixotasunaz idatzi du

Idazle tolosarrak egunerokoa eta saiakera1 lotu ditu Itzala. Gaixotasun baten kronika (Erein) liburua osatzeko. 25 urte daramatza fibromialgia eta neke kronikoa bizitzen, eta azken urteetan haren gaixotasunak okerrera egin du. Krisialdi gogorra izan zuen duela lau urte, eta orduan iradoki2 zion Uxue Razquin editoreak gaitzaren gainean idazteko. Erronka3 handia izan da egilearentzat bere gaixotasunari buruz idaztea, baina esku artean dugu emaitza. Gaixotasunak, osasuna kentzen duen neurrian, dolua⁴ dakar berekin. Garai gogorrak, ordea, argi-ilunak piztu ditu idazlearengan, bizitzaren aurkia eta ifrentzua⁵. Alde batean, sufrimendua, nekea edo hitzak ezkutatzen dituen gandu⁶ ikaragarria; bestean, aldiz, argi-iturri diren filosofia edo artea. Kasu honetan, literatura.
Liburuak eta diskoak Ziburun
Aurtengo Azoka ekainaren 6an egingo da Lapurdiko herrian, Baltsan elkarteak eta Argia komunikabideak antolatuta⁷. Euskaraz baikara izango da lema; eta omendua, Beñat Oihartzabal idazle, hizkuntzalari eta irakaslea. Liburuz eta diskoz betetako 41 erakusmahaiez⁸ gain, hainbat kontzertu labur eta sei liburu-aurkezpen egongo dira. Eta umore-ikusgarria⁹, bertso- eta marrazki-saioa, umeentzako ikuskizuna, rol-joko partidak... ere bai. Jurgi Ekizaren kontzertuaz amaituko da eguna.


FILOSOFOA, TXAKURRA ETA EZKONTZA
Barbara Stok
Henrike Olasolo/Aitziber Renteria
545 Argitaletxea, 2026
Hiparkia (Grezia, K.a. IV. mendea) lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Atenasera joan zen, familia aberats bateko oinordekoarekin10 ezkontzeko. Han, baina, Krates filosofoa ezagutzeak betiko aldatu zion patua11. Krates ondasun materialik gabe bizi zen, eta zalantza eragin12 zion ezkonbizitza dirudunaz: zertan aukeratu luxuzko bizimodua, egiazko askatasunarekin zerikusirik ez badu?
1. Saiakera: ensayo (es), essai (fr).
2. Iradoki: sugerir (es), suggérer (fr).
3. Erronka: desafio.
4. Dolu: duelo (es), deuil (fr).
5. Aurkia eta ifrentzua: anverso y reverso (es), avers et revers (fr).
6. Gandu: bruma (es), brume (fr).
7. Antolatu: organizar (es), organiser (fr).
8. Erakusmahai: mostrador (es), comptoir (fr).
9. Ikusgarri: espectáculo (es), spectacle (fr).
10. Oinordeko: heredero, -a (es), héritier, -ère (fr).
11. Patu: destino (es), destin (fr).
12. Eragin: sortu.


