“Bizipoza bilatzen dut, irribarrea”
Idazle bat? Kressmann Taylor, Ezezaguna helbide honetan liburuan.
Opari egiteko liburu bat? Jean Giono-ren Zuhaitzak landatzen zituen gizona.
Irakurtzeko lekurik onena? Europako kafetegi asko, hemen ezin aurkitu zarata gabekorik.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, infusioa eta ogia olioarekin eta ahuakatearekin; gero, kafeari ongietorria.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Adina!
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ardoa beherago, egia gorago…
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Ez naiz une horretara iritsi.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Komikilariekin, idazleok baino alaiagoak dira.
Pertsonaia historiko bat? Beniamino artzaina (Atxagaren pertsonaia, Jabier Muguruzak Benino edo Benito kantu bihurtua).
Zer dago traban zure etxean? Beharbada, nire konplexu zaharrak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Islandia, berriro, glaziarrak eta aurora borealak ikustera.
Zure lehen mito erotikoa? Haurtzaroko andereño bat.
Zure bertuterik onena? Bizipoza bilatzen dut, irribarrea.
Zure akatsik handiena? Argazkilariek irribarrea eskatu, eta nik hortzik erakutsi nahi ez…
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Eztakitpa…
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Harpa jotzen gozatu nahi nuke (bi zentzuetan).
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ikusteko prest, ikasteko desprest…
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Agurrarena gainditu gabeko irakasgaia da niretzat.