bidean web

“Haserrea berehala pasatzen zait”

Idazle bat? James Baldwin.
Opari egiteko liburu bat? Oihan hitzean mundua (Ursula K. LeGuin), Amaia Apalauzak euskaratua.
Irakurtzeko leku on bat? Ohea.
Zer gosaltzen duzu? Tostadak hozkailuan dagoenarekin eta te beltza esne pixka batekin.
Bestondoari aurre egiteko erremedioa? Bezperan Resalim hartzea; gero, ibuprofenoa, eta lagunekin bezperako istorioak komentatzea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Tamalez1, "o sea".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janarian eta liburuetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Flop Kulturakoekin.
Pertsonaia historiko bat? XVI. mendeko moja2 anonimoak, etengabe irakurtzen zutenak eta lasai bizi zirenak.
Zer dago traban zure etxean? Liburuak.
Joateko asmoa duzun leku bat? Kosta Urdina.
Zure lehen mito erotikoa? Digimoneko pertsonaiaren bat.
Zure bertuterik onena? Haserrea berehala pasatzen zait.
Zure akatsik handiena? Pazientziarik eza.
Zer barkatzen duzu nahiko erraz? Garaiz3 ez iristea.
Eduki nahiko zenukeen dohaina? Garraio publikoan lokartzeko gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Zein hankarekin hasi behar dudan esanez gero, gutxi gorabehera.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu.

1. Tamalez: por desgracia (es), malheureusement (fr).
2. Moja:
monja (es), religieuse (fr).
3. Garaiz:
a tiempo (es), à temps (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.