“Egun bakoitzean ezberdin gosaltzen dut”

Idazle bat? Joseba Sarrionandia.

Opari egiteko liburu bat? Rayuela (Julio Cortázar).

Irakurtzeko lekurik onena? Ohea.

Zer gosaltzen duzu? Egun bakoitzean ezberdin.

Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Beste besta bat.

Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Hobeto.

Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Ezertan ez.

Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Juanito Gorritirekin.

Pertsonaia historiko bat? Doraemon.

Zer dago traban zure etxean? Fakturak.

Joateko asmoa daukazun leku bat? Extremadura.

Zure lehen mito erotikoa? Jean-Michel Basquiat, SAMO handia.

Zure bertuterik onena? Egokitzeko gaitasuna.

Zure akatsik handiena? Gehiegi egokitzea.

Besteengan errazen barkatzen duzuna? Zorrak.

Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Fisikoki hegan egiteko gaitasuna.

Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, baina kontuz.

Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Lurpera, biluzik, kutxa barik.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.