“Tematia naiz maite ditudan kontuetan”

Idazle bat? Kae Tempest poeta eta rap kantaria.
Opari egiteko liburu bat? Lo que hay, Sara Torresena.
Irakurtzeko lekurik onena? Garraio publikoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafea eta ogi txigortua ahuakate edo gurinarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Bainu hotza itsasoan (negu zein uda).
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Esango dotsut".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Kontzertu eta antzerkietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Stromaerekin.
Pertsonaia historiko bat? Maurizia Aldeiturriaga.
Zer dago traban zure etxean? Erabiltzen ez dugun alfonbra bat.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Irlanda.
Zure lehen mito erotikoa? Hartz txiki.
Zure bertuterik onena? Tematia naizela maite ditudan kontuetan.
Zure akatsik handiena? Erabakiak hartzeko besteen onespena behar dudala.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Puntualtasun falta.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Erabakiak hartzeko erraztasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Zientziarako.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.