“Telebista traban dago gure etxean”
Idazle bat? Irati Jimenez.
Opari egiteko liburu bat? Azkena Idoia Garzesen Mendiko gaitza oparitu dut.
Irakurtzeko lekurik onena? Oporretan, edozein leku.
Zer gosaltzen duzu? Deus ez.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Bezperan ez edatea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ai ama… (eta hasperena).
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Oinetakoetan. Nire zaletasuna dira.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Lagun on batekin.
Pertsonaia historiko bat? Emmeline Pankhurst.
Zer dago traban zure etxean? Telebista.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Eivissa.
Zure lehen mito erotikoa? Mmm… Daniel Brühl.
Zure bertuterik onena? Asertibitatea, diotenez.
Zure akatsik handiena? Pazientzia gutxi daukat.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Urtebetetzeez ahaztea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Munduko hizkuntza guztiak hitz egitea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Erdizka…
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu, baina ahal dena aprobetxatu ondoren.