Arg.: Ibai ARRIETA
“Oraindik ez dut lortu euskaltzain emakumeekin gin-tonic bat hartzea”
Idazle bat? Xabier Gantzarain.
Opari egiteko liburu bat? Xabier Gantzarainen Zuloa maiz oparitu dut.
Irakurtzeko lekurik onena? Amaren lorategia, udan.
Zer gosaltzen duzu? Kafea, Arbizuko ekokanpinean.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa edozertarako erabiltzen dut nik.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Txispum.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Arropan. Behar dudana baino askoz gehiago daukat.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Oraindik ez dut lortu euskaltzain emakumeekin gin-tonic bat hartzea. Ez dago modurik hitzordua jartzeko.
Pertsonaia historiko bat? Uriz Pi ahizpak.
Zer dago traban zure etxean? Bizikleta, ez baitut erabiltzen.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Erromara joatea zen nire ametsa eta berriki izan naiz bertan.
Zure lehen mito erotikoa? Gaztetxoak ginenean, Jon Barberena zen gure Valentino Rossi.
Zure bertuterik onena? Hitzekoa naizela.
Zure akatsik handiena? Urduria naizela, batik bat bidaiatu behar dudanean.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Bekaizkeria, kontrolaezina iruditzen zaidalako.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Diplomazia.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, baina Antton Fernandezek dantzatu zidan behin.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Ez dut pentsatu. Gehiago arduratzen nau ez jakiteak nire gauzekin zer eginen duten.