“Ez naiz batere mitozalea”
Idazle bat?
Azkenaldian, Silvina Ocampo irakurtzen ari naiz berriz.
Opari egiteko liburu bat?
Pello Lizarralderen Sargori.
Irakurtzeko lekurik onena?
Desio dudan besaulki belarriduna.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta jogurta zerealekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Parazetamola eta lo.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
“Zer afalduko dugu?”, semeari.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Liburutan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Trago kopuruaren arabera.
Pertsonaia historiko bat?
Troiako Helena.
Zer dago traban zure etxean?
Zapatak.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Galizia.
Zure lehen mito erotikoa?
Ez naiz batere mitozalea.
Zure bertuterik onena?
Eskuzabaltasuna.
Zure akatsik handiena?
Eskuzabaltasuna.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa?
Edozein.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Hamaika hizkuntza ezagutzea.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Aurrena ikertu, gero erraustu.