“Badakit noiz den hobe isilik geratzea”

Idazle bat? Annie Ernaux.
Opari egiteko liburu bat? Kristalezko begi bat, Miren Agur Meaberena.
Irakurtzeko lekurik onena? Terraza bat, itsaso aurrean.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, kafea eta tostadak.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa, ura eta atsedena.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ezin bada, ezin da. Eta, gainera, ezinezkoa da”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Ardoan eta soinekoetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Virginie Despentesekin, nahi badu.
Pertsonaia historiko bat? Mary Wollstonecraft.
Zer dago traban zure etxean? Iratzargailua.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Napoli.
Zure lehen mito erotikoa? Campeones marrazki bizidunetako atezaina, Benji.
Zure bertuterik onena? Badakidala noiz den hobe isilik geratzea.
Zure akatsik handiena? Komunikazio zailtasunak gertukoenekin.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Haserrealdiak.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ordenarako joera.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Aspaldi ikasi nuen, baina ahaztuta daukat.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Lurpera, ekologikoena da. Baina norbaitek zerbait ikertu nahi badu… aurrera!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.