“Nahiko erraz jartzen naiz ondokoaren azalean”
Idazle bat? Joseba Sarrionandia.
Opari egiteko liburu bat? The Good Earth, Pearl S. Buck idazlearena.
Irakurtzeko lekurik onena? Nire gela.
Zer gosaltzen duzu? Kiwi bat, kafesnea eta ogi txigortua olioarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Siesta egin ondoren berriz lagunekin elkartzea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Nik uste baietz".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuak erosten.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Pello Errotarekin.
Pertsonaia historiko bat? Alexander Fleming.
Zer dago traban zure etxean? Wifia, askotan.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Ingalaterra Berria.
Zure lehen mito erotikoa? Hermione Granger.
Zure bertuterik onena? Nahiko erraz jartzen naiz ondokoaren azalean.
Zure akatsik handiena? Gauzak geroko uzteko joera.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Asmo txarrik gabe egindako edozer.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ondo kantatzea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, baina ikasiko nuke.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Lurpera.