“Urrunera doan tren bat da irakurtzeko tokirik onena”
Idazle bat? Bakarra? Bai zaila… Mary Oliver.
Opari egiteko liburu bat? Bakarra? Bai zaila… Eskuko ekipajea, Ibon Egañak apailatutako ipuin antologia.
Irakurtzeko lekurik onena? Urrunera doan tren bat.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta madalenak.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ur hotzetan murgiltzea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Ai, ama!".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Idazteko koaderno berezietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Lucia Berlinekin.
Pertsonaia historiko bat? Nahiago pertsona anonimo bat, bere inguruan aztarna utzi duena.
Zer dago traban zure etxean? Erabiltzen ez dugun traste mordoa.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Islandia.
Zure lehen mito erotikoa? Ziurrenik, Superpop aldizkarian ateratzen ziren kantari haietakoren bat.
Zure bertuterik onena? Entzuteko gaitasuna.
Zure akatsik handiena? Antsietaterako joera.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Ahanztura.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Segurtasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, baina beste euskal dantza batzuk bai. Eta Lindy Hop-a ere bai.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu eta basoko bide batean zabaldu egun haizetsu batean.