“Groenlandiara joateko asmoa dut”

Idazle bat? Frederik Peeters.
Opari egiteko liburu bat? Emil Ferris-en My Favorite Thing is Monsters.
Irakurtzeko lekurik onena? Ohea.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta zigarroa.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Urteetako ikerkuntzaren ondoren: barazki menestra edo entsaladilla errusiarra.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Mobida da…”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Diskoetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Eneko Axperekin.
Pertsonaia historiko bat? Terminator.
Zer dago traban zure etxean? Disko gehiegi.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Groenlandia.
Zure lehen mito erotikoa? Jessica Alba Flipper telesailean. Erotikoa baino, erromantikoa zen, ordea. Maitemindu egin nintzen.
Zure bertuterik onena? Irudimena.
Zure akatsik handiena? Irudimena. 
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Niri barkatzea nahiko nukeen bera: nagikeria.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Konstantzia eta diziplina.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, dantzari familiakoa naiz, ez zegoen beste aukerarik.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.