“Leiala naiz, eta lagun ona”
Idazle bat?
Wislawa Szymborska.
Opari egiteko liburu bat?
Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo.
Irakurtzeko lekurik onena?
Taberna bat, eserleku goxo bat, parke bat.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, kafea eta ogia olioarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Alkoholik ez edatea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
Azken boladan, “Eutsi goiari!”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Liburutan eta kafean.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Pep Guardiolarekin.
Pertsonaia historiko bat?
Kleopatra.
Zer dago traban zure etxean?
Gauza asko, seguruenik.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Reykjavik, Montreal eta Florentzia.
Zure lehen mito erotikoa?
Steve McQueen.
Zure bertuterik onena?
Leiala naiz, eta lagun ona.
Zure akatsik handiena?
Kaotikoa naiz.
Besteengan errazen barkatzen duzuna?
Hitzorduetara berandu heltzea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Ondo kantatzea.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez, ikasteko daukat.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Erraustu.