“Hitzontzia naiz, kalakari nekaezina”

Idazle bat? Émile Zola.
Opari egiteko liburu bat? Tolstóiren ipuinak.
Irakurtzeko lekurik onena? Ohea.
Zer gosaltzen duzu? Tea, ogi txigortua eta erreximenta.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ez dakit... Ez dut sekula izaten.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ez naiz ados”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Noizbehinka, plazer egiten didan zerbaitetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Oraintxe bertan? Lankideekin batera gogotik hartuko nuke trago bat!
Pertsonaia historiko bat? Leonardo da Vinci.
Zer dago traban zure etxean? Etxeko kide bakoitzak gutxienez bi zaku uzten ditu sarreratik egongelarainoko bidean.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Eltzarruze.
Zure lehen mito erotikoa? Olentzero izan zela uste dut.
Zure bertuterik onena? Zuhurtasuna dela erranen nuke.
Zure akatsik handiena? Hitzontzia naiz, kalakari nekaezina.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Kalakaria izatea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Hilezkorra izatea, edo nahi bezainbat berraragiztatzeko ahala izatea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Zoritxarrez, ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? SpaceX-en antzeko suziri horietarik batean izar artera igorri.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.