“Kanada eta Norvegiara joateko asmoa daukat”
Idazle bat?
Asko! Karmele Jaio, Roald Dahl, Uxue Alberdi, Ángeles Mastretta...
Opari egiteko liburu bat?
Circe (Madeline Miller, 2018).
Irakurtzeko lekurik onena?
Etxeko sofa, bakardadean.
Zer gosaltzen duzu?
Infusioa eta ogi txigortua olioarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
07:30ean esnatuko zaituen umerik ez izatea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
Guatxi piruli.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Liburuetan eta bidaietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Noam Chomskyrekin.
Pertsonaia historiko bat?
Mary Wollstonecraft.
Zer dago traban zure etxean?
Zapatak eta idazteko koadernotxoak.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Kanada eta Norvegia.
Zure lehen mito erotikoa?
Simba gaztea.
Zure bertuterik onena?
Sormena.
Zure akatsik handiena?
Guztia kontrolatu nahi izatea.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa?
Garaiz ez iristea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Axolagabetasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Aurreskua ez, Agurra bai.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Organoak transplanteetarako eta soberakinak erraustu.