“Hitzematen dudanean, fidatzekoa naiz”

Idazle bat? Chester Himes.
Opari egiteko liburu bat? Ilunpeen bihotzean, Joseph Conrad-ena.
Irakurtzeko lekurik onena? Etxeko besaulkia, suaren ondoan, bakar-bakarrik.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, esnea, ogia eta bizkotxoa.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Berriro mozkortzea-edo, lehenbailehen.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Aber, aber.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Ondo jateko gauzetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Aitita zenarekin.
Pertsonaia historiko bat? Siddartha Gautama.
Zer dago traban zure etxean? Alfonbrak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? AEBetako New Orleans, edo New York, semearekin NBAko partida bat ikusteko.
Zure lehen mito erotikoa? Kim Basinger.
Zure bertuterik onena? Hitzematen dudanean, fidatzekoa naiz.
Zure akatsik handiena? Eskakeatu samarra naiz gogoko ez ditudan zereginak egiteko orduan.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Despiste txikiak.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Dantzari trebea izan nahi nuke.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, nire malgutasun eta koordinazioarekin ezinezkoa da.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Berdin dit.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.