“Asko kostatzen zait barkatzea”
Idazle bat? Franz Kafka.
Opari egiteko liburu bat? Metamorfosia.
Irakurtzeko lekurik onena? Etxeko egongela, musika pixka batekin.
Zer gosaltzen duzu? Kiwia, arrautza egosia eta olo malutak1 esnearekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Garai batean, Red Bull aspirina batekin. Ez da gomendagarria.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Ufa! Berriz?"
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuak erosten.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Uma Thurmanekin.
Pertsonaia historiko bat? Pilatos, bi fanatiko talderen aurrean “hor konpon” esan zuena.
Zer dago traban zure etxean? Bizikleta estatikoa zegoen, baina azkenean oparitu egin dut.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Japonia.
Zure lehen mito erotikoa? Eskailera batean igota kristalak garbitzen zituen gona motzeko neska bat.
Zure bertuterik onena? Pazientzia.
Zure akatsik handiena? Asko kostatzen zait barkatzea.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Alferkeria.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Musikarako talentua.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez. Oso baldarra2 naiz.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Medikuntza Fakultateko eskola praktikoetarako.
1. Maluta: copo (es), flocon (fr).
2. Baldar: torpe (es), maladroit, -e (fr).

 
															 
      
      
    