“Buelta gehiegi ematen dizkiet gauzei”

Idazle bat? Lucía Berlín.
Opari egiteko liburu bat? Nadja, André Bretonena.
Irakurtzeko lekurik onena? Taberna zuloa edo trena. Treneko taberna.
Zer gosaltzen duzu? Egunaren arabera, baina kafea beti.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Bloody Marya.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Hil arte bizio.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuetan, antzerkian, zineman…
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Faemino eta Cansadorekin.
Pertsonaia historiko bat? William Shakespeare.
Zer dago traban zure etxean? Liburuak...
Joateko asmoa daukazun leku bat? Argentina, lehen aldiz. Italia, enegarren aldiz.
Zure lehen mito erotikoa? Kim Basinger.
Zure bertuterik onena? Irudimena.
Zure akatsik handiena? Buelta gehiegi ematen dizkiet gauzei.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Ia dena. Baina ezin dut jasan hurkoa (desberdina delako) errespetatzen ez duen jendea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Gitarra jotzen jakitea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez! Hara, eduki nahiko nukeen beste dohain bat…
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Hil arte bizio.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.