“Jendearen izenak gogoratzeko superboterea eduki nahiko nuke”
Idazle bat?
Augusto Monterroso.
Opari egiteko liburu bat?
Maite Mutuberriaren Lohia.
Irakurtzeko lekurik onena?
Autobusa.
Zer gosaltzen duzu?
Alejandro Sanzek dio dudak gosaltzen dituela sortzaileak. Nik, kafea eta galletak.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Bestarik ez egitea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
"Mila ofizio, mila miseria".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Liburutan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Berria egunkariko lankideekin.
Pertsonaia historiko bat?
Jesus.
Zer dago traban zure etxean?
Denetarik, edonon.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Arbizuko kanpina. Aldiro noa pozik.
Zure lehen mito erotikoa?
Tomb Raider?
Zure bertuterik onena?
Barkabera naiz.
Zure akatsik handiena?
Erraz mintzen naiz.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa?
Ahozabala izatea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Jendearen izenak gogoratzeko superboterea.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez, baina hasi zu, eta disimulatuko dut.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Erabakitzen dutena.