“Hiru katu daude traban etxean, baina ez sobera”

Idazle bat? Esku artean oraintxe dudana: Laura Ferrero.
Opari egiteko liburu bat? Sara Torresen Lo que hay oparitu diot neure buruari.
Irakurtzeko lekurik onena? Lorategi bat, eguzkitan.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea; eta, geroxeago, ogi txigortua olioarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Coca-Colara eta gozokietara jotzen dut, baina ez dute funtzionatzen.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Bai?
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Poltsetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Lagun minekin, baina aspaldian zaila da agendak bateratzea.
Pertsonaia historiko bat? Marie Curie.
Zer dago traban zure etxean? Hiru katu. Traban, baina ez sobera.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Frantziako Kosta Urdinera urtero joaten naiz.
Zure lehen mito erotikoa? Bat eta bakarra, Lenny Kravitz.
Zure bertuterik onena? Sentsibilitatea.
Zure akatsik handiena? Hitzei ematen diedan garrantzia.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Asmo txarrik gabe egin bada, ia edozer.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Munduko hizkuntza guztiak hitz egitea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, 10 urtez euskal dantzatan ibilia naiz.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu. Erdia itsasora; beste erdia, lurpera, familiakoekin batera.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.