bidean web

“Aurreskua dantzatzeko gai izan nahiko nuke”

Idazle bat? Momentu honetan, Colette erantzungo nuke. Bihar, auskalo!
Opari egiteko liburu bat? Twist, Harkaitz Canorena.
Irakurtzeko lekurik onena? Urgull mendiko banku bat. Ez dut zehaztuko zein, badaezpada!
Zer gosaltzen duzu? Jogurta intxaurrekin, frutarekin eta zerealen batekin. Eta kafea.
Bestondoari1 aurre egiteko erremediorik onena? Ura.
Zein esaldi edo esakune2 errepikatzen duzu askotan? "Nolabait ere3".
Zertan ez zaizu inporta gehiago gastatzea? Zineman.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Frank O´Hararekin.
Pertsonaia historiko bat? Federica Montseny.
Zer dago traban4 zure etxean? Ez dabilen erradiadore zahar bat.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Combray.
Zure lehen mito erotikoa? Edozer erantzuten dudala ere, ez da egia osoa izango.
Zure bertuterik onena? Bertute handirik ez dudala sinestea.
Zure akatsik handiena? Burugogorkeria.
Besteei erraz barkatzen diezun akatsa? Beldurragatik paralizatzea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Aurreskua dantzatzeko gai izatea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? ...
Lurpera, erraustu5 ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Zientzia ikerketarako.

1. Bestondo: resaca (es), gueule de bois (fr).
2. Esakune: expresión (es), expression (fr).
3. Nolabait ere:
de algún modo (es), d'une manière ou d'une autre (fr).
4. Traban (egon): estorbar (es), gêner (fr).
5. Erraustu:
incinerar (es), incinérer (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.