bidean web

“Pazientzia da nire bertuterik onena”

Idazle bat? Zer zaila... J.R.R. Tolkien.
Opari egiteko liburu bat? Pleibak (Miren Amuriza, Susa, 2024).
Irakurtzeko lekurik onena? Hondartza udan. Eta, urte osoan, ohea, lokartu1 aurretik.
Zer gosaltzen duzu? Egunero ezberdin: fruta, ogia olioarekin...
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Bestondorik ez izatea; urteak dira azkena izan nuela.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Nire munduan, zu zara arraroa".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Zineman edo kontzertuetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Paul Urkijorekin.
Pertsonaia historiko bat? Adolf Hitler, errepika ez dadin.
Zer dago traban zure etxean? Jostailuak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Sad Hill-eko hilerria.
Zure lehen mito erotikoa? Institutuan hasi nintzenean, azken ikasmailan zegoen neska bat.
Zure bertuterik onena? Pazientzia.
Zure akatsik handiena? Gauzak erraz ahaztea.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Ozenegi2 hitz egitea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Memoria hobea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu eta itsasora bota (kutsatzen3 ez badu).

1. Lokartu: loak hartu, lo geratu.
2. Ozen:
alto (es), fort (fr).
3. Kutsatu:
contaminar (es), polluer (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.