“Badakit entzuten, baina ez galdetzen” 

Idazle bat? Baten prezioan, bi: Rafael Chirbes eta Wislawa Szymborska.
Opari egiteko liburu bat? Bulkada, Jon Benitoren poema liburu zoragarria.
Irakurtzeko lekurik onena? Besaulki goxo bat, edonon.
Zer gosaltzen duzu? Olo-ahia fruitu lehorrekin eta kanela askorekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Gaztetasuna, ez dago besterik.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Den-dena nahi dugu”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuetan, antzerkirako sarreretan eta aldizkarietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Sarah Kane antzerkigilearekin, baina ez dut uste berpizteko gogo handirik izango duenik.
Pertsonaia historiko bat? Ulrike Meinhof.
Zer dago traban zure etxean? Antzezlanetan erabiltzen dugun atrezzoa gordetzeko kutxa asko.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Edonora, baina bizikletan igota.
Zure lehen mito erotikoa? Uma Thurman, katana esku artean duela.
Zure bertuterik onena? Badakit entzuten.
Zure akatsik handiena? Baina ez dakit galdetzen.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Erratzea. Denok eduki beharko genuke erratzeko eskubidea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ausardia, baina neurrian.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, lagun bati ongietorria egiteko ikasi nuen.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Unibertsitate publikoko ikasle baten bisturi urduriak zatituta, bai amaiera ederra!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.